Inikan erabiltzen diren datu desberdinak kontutan izanda, hauek gertaera baten aurrean izan ditzaketen berezitasunen adierazleak dira. Hau da, datuak euren jokaera “normaletik” ateratzen direnean -muga gainditzean-, atentzioa gertaeran eta honen zergatian zentratzeko modu bat da.
Demagun, irakasle baten ikasleen suspentso kopurua aztertu nahi dugula, %60ak baino gehiagok gainditu ez badu, kasua aztertu eta dagozkion neurriak hartu ahal izateko.
- Gertaera: irakasle baten ikasleen suspentso kopurua.
- Indikatzailea: %60 (baino altuagoa).
“Indikatzaileen panela” atalaren bitartez, muga hauek zehaztu, muga hauek gainditzen dituzten gertaerak zeintzuk diren identifikatu eta gertaera hauen inguruko azterketako datuak erregistratzeko aukera izango dugu.