Atal honetan, administrariak ikasleen ebaluazioan neurtuko diren zenbait aspektu zehazteko aukera dauka.
Demagun, gure zentruan ikasleen “parte hartzea”, “sozializazio gaitasuna”, “motibazioa”, “arreta”, “etxeko lanak”, etab. ebaluatzen ditugula.
Administrariak aurrez zehaztuko du puntu hauetako bakoitza.
Ondoko aukeren bitartez kudeatuko da funtzionalitate hau:
|
Neurtu beharreko puntu berri bat gehitzeko. Botoi hau klikatzean irekiko den inprimakia beteko dugu:
- Mota (eu/gaz): ebaluatuko dugun aspektua, euskaraz nahiz gazteleraz. (Adb: “materiala”).
- Laburdura (eu/gaz): aspektu honi dagokion laburdura.
Aldaketak gordetzeko, “Gorde” botoia klikatuko dugu. |
|
Existitzen den aspekturen batean aldaketak egiteko. Irekiko den leihoan, aldatu beharreko eremuan beharrezko aldaketak egin ostean “Gorde” botoia klikatuko dugu.
|
|
Botoi hau klikatzean, finkatutako aspektuen barruko irizpideak bistaratuko dira.
Ondoko aukeren bitartez kudeatuko dugu funtzionalitate hau:
|
Aspektu baten barruko irizpide berri bat gehitzeko.
Botoi hau klikatzean irekiko den inprimakia beteko dugu:
- Mota (eu/gaz): ebaluatuko dugun aspektua, euskaraz nahiz gazteleraz. (Adb: “materiala”).
- Laburdura (eu/gaz): aspektu honi dagokion laburdura.
|
|
Existitzen den aspektu baten barruko irizpideren batean aldaketak egiteko. Irekiko den leihoan, aldatu beharreko eremuan beharrezko aldaketak egin ostean “Gorde” botoia klikatuko dugu.
|
|
Post Views:
171