8. ZAINTZAK
Atal honetan, irakasleren batek egunen batean ezin izango balu etorri atal honetan adieraziko du eta irakasle horren egun eta ordu horretako klasea momentu horretan zaintzan dagoen irakasleak emango luke.
8.1 ASTEKO IKUSPEGIA
Atal honetan, Irakasle edo tutore moduan sartu ezkero beheko pantaila hau agertuko zaigu. Bertan lehendabizi nahi dugun astea aukeratuko dugu eta lupari emango diogu. Behin aukeraketa hori egindakoan irakasle edo tutore horrek aste horretan libre dituen orduak bistaratzen dira.
Irakasleak edo tutoreak zaintza orduan presente egon dela adieraztea nahi badu “Zaintza” aldameneko ikonoan klikatuta ondorengo pantaila agertuko zaigu eta “Aceptar” emango diogu.
8.2 NIRE EZ-ETORTZEAK
Atal honetan, irakasleren batek egunen batean ezin izango balu etorri atal honetan adierazi beharko luke. Lehendabizi eguna adieraziko genuke “Noiztik” eta “Nora” eremuetan, “Ordua” eta “Zeregina”, behin zehaztapenak egindakoan botoiari emango diogu. “Ez-etortze”-ren bat ezabatu nahi izanez gero dagokion “Ezabatu” zutabeko zeldatxoa aktibatuko genuke eta botoiari emango genioke.