HELBURUKA: Gaika

Aukera hau batez ere Lehen Hezkuntzan erabiltzen da ikasgai edo arlo bat helburuka kalifikatzeko. Jakin, helburuka lan egiteko bi modu desberdin daudela: esaldi aurredefinituen bidezko kalifikazioa eta esaldien aukeraketa bidezkoa. (Inikarekin lanean hasi aurretik, zentruko arduradunek erabakiko dute zein modutan lan egin eta erabaki honen arabera konfiguratuko da Inika).

Bi kasuetan Helburu eta Itemekin lana egingo da: lehenak, bigarrenak multzokatzeko erabiltzen dira. Soilik  administrariari dagokio sailkapen hau zehaztea eta irakasleak ezingo ditu helburuak aldatu: kalifikatu bakarrik.

Hasteko, “NOTAK”> “HELBURUKA: Gaika” aukerara sartzean bistaratuko den pantailaren goiburukoan, ondoko zehaztapenak egingo ditugu:

  • “MAILA – GAIA”: kalifikatu behar ditugun ikasleei dagokien taldea eta ikasgaia.
  • “IKASLEA”:  kalifikatu behar dugun ikaslea.
  • “Ebal.”: defektuz, sistema gauden ebaluaketan kokatuko da. Dena den, datu hau aldagarria da. Behin zehaztapen hauek egindakoan, eta beti ere Inikako konfigurazioaren arabera, bi pantaila posible bistara daitezke.

Bistaratuko den pantaila, lan egiteko moduaren araberakoa izango da:

 

 

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude