EDUKIEN MUGIMENDUA: “iraganera”/ “etorkizunera” operazioak

irakaslepr

Ordutegiko saio bakoitzak, edukiak kudeatzeko aukera desberdinak ematen ditu:

–  Aukeratutako saioa iraganera mugitzea.

–  Aukeratutako saioa etorkizunera mugitzea.

– Saio bat txertatzea.

– Saioa ezabatzea.

Jarraian azalduko dugu mugimendu hauetako bakoitza.

irakasleprGezi hauen bitartez, denboran zehar mugitu, jardueren edo edukien iraupena laburtu edo luzatu ahal izango da. Egin daitezkeen mugimenduak atzera edo aurrera dira, hau da, “iraganera” edo “ etorkizunera”, hurrenez hurren.

AJUSTEAK

0_7_e_engranaje

Botoi honetan klikatuz gero, sesioaren xehetasunak bistaratuko dira.

irakaslepr

Datuak atalean, unitatearen izena eta jarduerez aparte, burutzeko egin den aurreikuspena bistara daiteke. Halaber, adieraz dezakegu edukia eman den ala ez, jarduerak burutzeko IKT-ak erabili diren edo unitatea amaitutzat ematen del ala ez. Aurreikuspenari dagokionez, “Nola joan da?” eremuan sesioaren garapena baloratzeko lekua daukagu; eremu honetara aurreikuspena kopiatu nahi izanez gero, ondorengo botoia irakaslepr klikatuko dugu.

“Unitatea amaitutzat eman nahi duzu?” eremuari dagokion zeldatxoak arreta berezi bat merezi du. Zeldatxo hori aktibatutakoan, izenak berak adierazten duen bezala, unitatea amaitutzat emango da. Aurreikusitako jarduera guztiak egin gabe duen unitatea amaitutzat ematea nahi izanez gero, zeldatxo hori aktibatutakoan sistema berak egokituko du gainerako programazioa egutegira, aurreikusitako unitateak/jarduerak dagozkion sesioetara mugituz. Zeldatxo hori aktibatuko ez bagenu, aurreikusita zeuden jarduerak eta benetan emango ez direnak “eman gabekoak” bezala bistaratuko dira, beraz indikatzaile bat bistaratuko da jarduera batzuk eman gabe daudela esanez.

ASTEKO AGENDA

Behin konfigurazio eta aurreprestaketa lan horiek egindakoan, eguneroko kudeaketa gauzatzeko prest dago aplikazioa.

Irakasle bati dagozkion eguneroko kudeaketa-lan hauek “Kuadernoa” > “Astekoa agenda” atalaren bitartez eramango dira aurrera. Dena den, eInikako sarrerako pantailan “asteko agenda”rako lasterbidea aurki dezakegu “Eguneko Jarraipena” atalean:

aa_egunekojarraipena

Kudeaketa-lan hauek, ondokoak izan daitezke, besteak beste: edukien planifikazioa eta errealitatean emandakoa kudeatzea, hutsegiteak sartzea, etab.

Pantaila honetan, irakaslearen asteko ordutegia bistaratzen da, non erregistratutako saio desberdinak bistaratzen diren: Zeregin lektiboak, zaintzak, bilerak, etab…

Pantaila bi erlaitzetan banatuta dago: “Astekoa” eta “Ikasgaiena”. Erlaitz hauetan, datuak bistaratzeko modua da aldatzen dena:

  • Astekoa: aste bateko ikasgaien ordutegia bistaratzen da.
  • Ikasgaiena: ikasgai baten asteko ordutegia.

asteko_agenda_astekoa_ikasgaiena

Jarraian azalduko dugu erlaitz bakoitzaren funtzionamendua:

KUDEATU

Atal honen bidez, ikasgaiei dagozkien programazioak sartuko ditugu.

Horretarako, “Programazioa” eremuan adieraziko dugu ikasgaia zein multzotatik aukeratuko dugun:program_kudeatu

  • Gaika: “Gaika” zehaztuz gero, “Maila-gaia” eremuan irakasle bezela esleituta ditugun ikasgaiak bistaratuko dira.
  • Mintegika: “Mintegika” zehaztuz gero, “Maila-gaia” eremuan dagokigun mintegiko ikasgai guztien zerrenda bistaratuko da.

Behin multzoa zehaztutakoan, “Maila-gaia” eremuan adieraziko dugu zein ikasgairen programazioa zehaztuko dugun. Aukeraketa egindakoan, gai horri esleitu dizkiogun programazio desberdinak bistaratuko dira.

 

programazioazehaztu

Programazio berri baten esleipena bi zatitan egingo dugu: Programazioaren sorrera eta edukien kudeaketa.

 

PROGRAMAZIOAREN SORRERA

  1. Ikasturtea: Gehitu nahi den programazioari dagokion ikasturtea adieraziko dugu. Ikasturtearen formatua ondokoa izango da: “XXXX-XXXX” (Adibidez: 2014-2015)
  2. Azalpena: Sartu behar dugun programazioaren deskribapen txiki bat, identifikazio moduan.

Eredua nondik hartu?: gerta daiteke erregistratuta dagoen programazio eredu bat erabili nahi izatea aldaketa batzuk egiteko. Kasu hauetarako eremu honetan adieraziko dugu ze programazio eredu den.

 3. Programazio luzea: Aukera honen bitartez programazioa PDF formatuan erantsi ahal izango da.

 4. Erregistroa Dibujo 5 botoiaren bitartez gordeko dugu.

 

 

EDUKIEN KUDEAKETA

Behin puntu honetara iritsita, esan dezakegu programazioa sortuta dagoela, beraz dituen unitate eta jarduerak kudeatu beharko dira.

  1. Taldeak zehaztu: Botoi honen bitartez, sartu dugun programazioa ze taldetan burutuko den adierazteko aukera daukagu.

irakaslepr

Gerta liteke, talde bakoitzak programazio desberdin bat behar izatea (bai haseratik hala erabakita, bai ikasturtean zeharreko erritmoak errespetatzeko, etab). Hau honela, programazioari dagozkion taldeak esleituko dizkiogu, ondoren, bakoitzari dagokion jarraipena gauzatu ahal izateko.

  1. Programazioa: Ikasgaiaren inguruko informazioa, besteak beste: Helburuen zehaztapenak, metodologia, baliabideak…

irakaslepr

iii. Unitateak Kudeatu: Puntu honetan programazioko edukiak denboralizatuko dira. Hau da, unitate (eta jarduera) bakoitzari dagokion saio kopurua zehaztuko da.

ik_pr_unitateakzehaztu

 

Goiko  irudian ikusten den bezala unitate bakoitzak ondorengo datuak ditu:

  • Ordena: Eduki bakoitzari dagokion hurrenkera.
  • Ebaluaketa: Erregistratu behar dugun unitateari dagokion ebaluaketa.
  • Unitatea: Unitatearen izena.
  • Saio kop.: Unitatea amaitutzat emateko aurreikusten den saio kopurua.

Bestalde, Unitate bakoitzeko ondoko eragiketak gauzatzeko aukera eskaintzen da:

ik_unitateagehi

Unitatea gehitu

Programazioan Unitate berri bat gehitzeko.
ik_unitatedeskr Unitatea zehaztu Unitatearen aurkezpena.

ik_jarduerakzehaztu

Jarduerak garatu

Unitate bati dagozkion jardueren plangintza eta denboralizazioa gauzatzeko.

Unitatea ezabatu

Unitate bat zerrendatik ezabatzeko, dagokion “ezabatu” zutabeko zelda aktibatu eta aukeratutakoak_ezabatu botoia klikatuko dugu.

 

 ik_gehitu_zehaztu Unitatea gehitu / zehaztu

Bi botoi hauetakoren bat klikatzean, leiho berri bat irekiko da. Bertan eskatzen diren datuak zehaztuko ditugu:

  • Saio kopurua: Unitateko jarduerak gauzatzeko aurreikusitako saio kopurua.
  • Ebaluaketa: Unitatea zein ebaluaketari dagokion.
  • Unitatea: Unitatearen izenburua. (“Gehitu” botoiaren kasuan bakarrik zehaztuko dugu eremu hau; “zehaztu” botoiaren kasuan, aurrez zehaztutako unitatea izango baita).
  • Edukia: Unitatearen aurkezpena edo deskribapena txertatzeko eremua.

Datuak gordetzeko, “Gorde” botoia klikatuko dugu.

ik_unitateagehizehaz_leihoa

ik_jarduerakzehaztu Jarduerak garatu

Unitate bakoitzari jarduera batzuk dagozkio. Jarduera horien planifikazioa kudeatzea irakaslearen lana izango da: defektuz, Inikak aurreko pantailako “Saio kop.” eremuan ezarrita dauden saio kopuru bakoitzeko jarduera bat sortuko du. Adibidez, “Sofistak” unitatearentzako 5 saio aurreikusi badira, defektuz, sistemak hauentzako 5 jarduera sortuko ditu. Dena den, pantaila honek eskaintzen dituen eragiketa desberdinen bitartez (gehitu, ezabatu, editatu) jardueren plangintza gure beharretara egokitu dezakegu (kasu honetan, saio kopuru handiagoko jarduera gutxiagotara murriztuz).

ik_jarduerak_garatu

Jarduerak kudeatzeko, ondorengo eremuak beteko ditugu:

  • Ordena: Jardueren ordena.
  • Jarduera: Ekintzaren izenburu/izena.
    •  Aurreikuspena: Ezarri diren jarduerak burutzeko aurreikusita dauden aktibitateen deskribapena
  • Saio kopurua: Jarduera bakoitzari dagokion saio kopurua.

 

ik_unitateagehi

Jarduera gehitu

Unitateari jarduera berri bat gehitzeko.
ik_unitatedeskr Jarduera zehaztu Jardueraren aurkezpena.

Jarduera ezabatu

Unitate bat zerrendatik ezabatzeko, dagokion “ezabatu” zutabeko zelda aktibatu eta aukeratutakoak_ezabatu botoia klikatuko dugu.

 

ik_unitatedeskr Jarduera garatu

Botoi hau klikatzean, leiho berri bat irekiko da. Bertan eskatzen diren datuak zehaztuko ditugu:

  • Saio kopurua: Jarduera gauzatzeko aurreikusitako saio kopurua.
  • Ebaluaketa: Jarduera zein ebaluaketari dagokion.
  • Unitatea: Jardueraren izenburua.
  • Edukia: Unitatearen aurkezpena edo deskribapena txertatzeko eremua.

ik_jardueraeguneratu

  • Zereginak: erlaitz honetan, jarduera aukeratutako jarduerari dagozkion ataza desberdinak zerrendatuko ditugu.

Datuak gordetzeko, “Gorde” botoia klikatuko dugu.

ORDUTEGIA SARTU

Aurreprestaketa lanen artean, irakasleak dagokion ordutegia erregistratu beharko du koadernoan. (Administrariak ere badu irakasle guztien ordutegiak gordetzeko baimena, beraz, lan egiteko modua zentruak berak erabaki beharko du).

Ordutegia sartzeko, menuko “Ordutegia sartu” aukerara joko dugu.

Pantaila hau, bi erlaitzetan banatuta dago:

  • Ordutegia sartu: saioak erregistratzeko.
  • Ordutegia ikusi: saioak kontsultatzeko.

 

ORDUTEGIA SARTU

Ordutegian, saio lektibo, zaintza, osagarri eta bileren berri eman beharko da. Horretarako:

ordutegia_sartu

“Mota” eremuan, saio lektiboa edo bestelakoa den adieraziko dugu.

Sesio lektiboa aukeratzen badugu, adierazi behar ditugun datuak honako hauek dira:

    • Markoa: hasieran esan bezala, administrariak markoak zehaztuko ditu, bere ordu hasiera-amaierarekin, honen lana ondo egon behar du ondoren ordutegia sartzeko.
    • Eguna: Asteko zein egun den zehaztu, Astelehena, Asteartea, Asteazkena, osteguna edo Ostirala.
    • Ordua: Ordu edo sesioaren zenbakia zehaztuko dugu hemen.
    • Taldea: saioa zein maila eta ikasgairi dagokion.
    • Gela: datu hau ez da derrigorrezkoa.
    • Noiztik” eta “Nora” eremuetako datuen bidez, saio bera adierazitako denbora-tartean errepika dadin lortuko dugu. Hau da, adibidez, astearteko bigarren orduan kurtso hasieratik amaierara arte LH2A taldean Euskara emango dela zehaztuko dugu.
    • Erregistroa gordetzeko,  Dibujo 5 ikurrari emango diogu.
    • Erregistro bat ezabatzeko, dagokion “Ezabatu” zutabeko zelda aktibatu eta Dibujo jai eguna 1 botoia klikatuko dugu.

 

“Besteak” mota saio bat gehitzekotan, berriz:

  • Markoa: Saio lektiboen kasuan bezala, adierazi behar da gure kasuan zein den behar dugun markoa.
  • Mota: Bestelako saioa zehaztuko da: Osagarriak, Bilerak eta Zaintzak.
  • Eguna: Asteko eguna zehaztuko dugu.
  • Ordua: Ordu edo sesioaren zenbakia zehaztuko dugu.
  • Deskribapena: Motaren arabera deskribapen bat idatziko dugu, hau ondorengo koaderno digitalean ikusiko dugu. Oso datu garrantzitsua da eta bete beharrekoa, ez utzi hutsik.
  • Gela: saio lektiboen kasuan bezala, adierazi daiteke lan hori zein geletan emango den baina ez da daturik garrantzitsuena.
  • Noiztik” eta “Nora” eremuetako datuen bidez, saio bera adierazitako denbora-tartean errepika dadin lortuko dugu. Hau da, adibidez, astearteko bigarren orduan mintegi bilera badago.
  • Erregistroa gordetzeko,  Dibujo 5 ikurrari emango diogu.
  • Erregistro bat ezabatzeko, dagokion “Ezabatu” zutabeko zelda aktibatu eta Dibujo jai eguna 1 botoia klikatuko dugu.

 

ORDUTEGIA IKUSI

Sartutako datuak bistaratu ahal izateko, “Ordutegia ikusi” erlaitzera joko dugu.

ordutegia_ikusi

AURREPRESTAKETA LANAK

Administrariak Inikaren “Irakasle koaderno digitala”ren konfigurazio-lanak eginda baditu, irakasleak prestaketa lan batzuk egin beharko ditu. Orduan bakarrik izango da eguneroko lanen kudeaketa eramateko aukera. Aurreprestaketa lan hauek, kurtso-haseran behin gauzatu behar dira. Ondokoak lirateke:

  • Ordutegia sartu: irakasleak bere ordutegia sartuko du. Prestaketa lana da. Behin bakarrik egingo du.
  • Programazioa zehaztu: irakasleak ikasgaiko programazioa sartuko du. Prestaketa lana da. Behin bakarrik egingo du.

Jarraian azalduko da atal hauetako bakoitza nola gauzatu behar den:

BOLKATU ESPEZIFIKOA – Eduki jakin baten programazioa kalkulatu

Gai bateko eduki eta jardueren bolkatu espezifikoa egiteko, menuko ondorengo atalera joango gara.

Kuadernoa > Programazioa > Irakasle baten programazioa kalkulatu eduki jakin batena.

irakaslepr

Atal honetan esleipena egiteko beharrezko datuak adieraziko ditugu.

irakaslepr

  • “Maila” / “Taldea” / “Gaia”: Esleitu behar dugun programazioari dagozkion maila, taldea eta gaia adieraziko ditugu.
  • “Noiztik” / “Nora”: Programazioa burutuko den aldiko hasera-amaierako data.
  • “Aktibatu” / “Irakaslea”: Programazioa esleitu nahi zaien irakasleei dagokien “Aktibatu” zutabeko zeldatxoa aktibatuko diogu.
  • “Aktibatu” / “ Unitatea”: Bolkatu nahi diren unitateei dagokien “Aktibatu” zutabean zeldatxoa aktibatuko diogu.

BOLKATU OROKORRA – Irakasle baten programazioa kalkulatu

Gai bateko eduki eta jardueren bolkatu orokorra egiteko menuko ondorengo atalera joango gara.

Kuadernoa > Programazioak > Irakasle baten programazioa kalkulatu

irakaslepr

Atal honetan, esleipena egiteko beharrezkoak diren datuak adieraziko ditugu.

  • “Maila” / “Taldea” / “Gaia”: Esleitu behar dugun programazioari dagozkion maila, taldea, eta gaia zehaztuko ditugu.
  • “Noiztik” / “Nora”: Programazioa burutuko den aldiko hasera-amaierako data.
  • “Aktibatu”/ “Irakasleak”: Programazioa esleitu nahi zaien irakasleei dagokien “Aktibatu” zutabeko zeldatxoa aktibatuko diogu.
  • “Denak desaktibatu”: Listatuko irakasle guztiak desaktibatu
  • “Sesio lektiboez gain Bestelakoak ere kalkulatu”: Sesio “lektiboez” gain, “bestelakoak” motetako sesioak ere asteko agendara bolkatu.

irakaslepr

PROGRAMAZIOAREN BOLKATUA

Atal honetan programazioaren eta irakaslegoak  sartutako ordutegien esleipena egiten da hauen asteko agendara.

Era honetara, esan dezakegu aurrebaldintza batzuk daudela programazioaren bolkatua egiteko.

PROFILA AURREBALDINTZAK
ADMINISTRATZAILEAK Markoak beteta izatea
Egutegi lektiboa ezarrita izatea
IRAKASLEA Bere ordutegia sartuta izatea
Ematen dituen gaien programazioa sartuta izatea

Behin aurretik adierazitako lanak egindakoan, irakaslegoaren asteko agendara programazioaren bolkatua egin ahal izango dugu. Honetarako bi aukera ditugu:

  1. Bolkatu orokorra: Gai bateko eduki eta jarduera guztiak bolkatu
  2. Bolkatu espezifikoa: Bolkatu nahi diren gaien jarduerak eta edukiak zehaztu.

INDIKATZAILEAK KONFIGURATU

Inikan erabiltzen diren datu desberdinak kontutan izanda, hauek gertaera baten aurrean izan ditzaketen berezitasunen adierazleak dira indikatzaileak. Hau da, datuak euren jokaera “normaletik” ateratzen direnean -muga gainditzean-, atentzioa gertaeran eta honen zergatian zentratzeko modu bat da.

Demagun, irakasle baten ikasleen suspentso kopurua aztertu nahi dugula, %60ak baino gehiagok gainditu ez badu, kasua aztertu eta dagozkion neurriak hartu ahal izateko.

  • Gertaera: irakasle baten ikasleen suspentso kopurua.
  • Indikatzailea: %60 (baino altuagoa).

“Indikatzaileen panela”ren bitartez, muga hauek zehaztu, muga hauek gainditzen dituzten gertaerak zeintzuk diren identifikatu eta gertaera hauen inguruko azterketako datuak erregistratzeko aukera izango dugu.

“Indikatzaileak konfiguratu” aukeraren bitartez, muga hauek zehaztuko dira gertaera bakoitzerako: hutsegite kopuru altua, suspentso kopuru altua, IKT erabilera baxua… Administrariaren lana izango da muga hauek zehaztea. Ondoren, sistemak -dituen datuak erabilita- automatikoki egingo du kalkulua (gertaera bakoitzean datuek muga horiek gainditzen dituzten ala ez jakin ahal izateko).

Ondokoak dira Inikak aztertzeko aukera ematen duen gertaerak:

indikatzaileak_portzentaia_adm

Goiko irudian zehaztu beharreko irizpideak agertzen dira:

  • Kopurua Tutore: Tutoreak indikatzaile bat izango du berak tutorizatzen duen ikasleren batek eremu honetan adierazitako kopurua baino suspentso gehiago baditu.
  • Kopurua Irakasle: Irakasleak indikatzaile bat izango du talde jakin baten suspentsoen portzentaiak eremu honetan adierazita dagoen portzentaiena gainditzen badu.
  • Falta ez justifikatu kopurua: Eremu honetan adierazitako falta kopuruen portzentaia gainditzen duten ikasleren bat izanez gero, irakasleak indikatzaile bat izango du.
  • IKT kopurua: IKT-n erabileraren portzentaiak ez badira eremu honetan adierazitakora iristen, indikatzaile bat bistaratuko da.
  • Eman gabeko ordu kopurua: Eman gabeko jardueren portzentaietan datza. Gehienez, ikasgai batean eman gabe utzi daitezkeen ordu kopurua (%) zehazten da eremu honetan. Zifra hau gaindituz gero, indikatzaile bat bistaratuko da.
  • Amaitu gabeko eduki kopurua: Unitate batean jardueraren bat eman gabe gelditu bada, esan nahi du unitate hori ez dela guztiz amaitu. (Unitatea ez amaitutzat hartzen da). Beraz, eremu honetan gehienez amaitu gabe utz daitezkeen unitateen portzentaia adieraziko dugu. Amaitu gabeko unitateek kopuru hau gainditzen badute, indikatzaileen panelean dagokion abixua bistaratuko da.

Datuak erregistratzeko, gorde botoia klikatuko dugu.