EGUTEGIA

Ezertan hasi aurretik, administrariak ikasturteko egutegia zehaztuko du. Horretarako, menuko “Egutegia” aukeran sartuko da.

adm_urteko_planinga

Pantailaren goikaldean dagoen “Aukeratu ikasturtea” eremuan, egutegia zehaztuko dugun ikasturtea adieraziko dugu: aurtengo ikasturtea, edo datorrena (modu honetan, hurrengo ikasturtea planifikatzen joan gaitezke gaurkoa itxi beharrik gabe).

Bistaratutako taulan, zutabeetan hilabeteak adierazten dira; lerroetan hauei dagozkien egunak. Asteburuak kolore grisez markatuta erakusten dira eta ez dugu hauen gainean eragiketarik egiteko aukerarik izango. Jai egun bat zehazteko, beraz, hilabeteari dagokion egunean kokatuko gara (zutabe eta lerro jakin horien ebakiduran, hain zuzen ere). Honi dagokion plus urdina klikatzean, ondokoa bezalako leiho bat bistaratuko da:

irakaslepr

Deskribapena atalean jai egunaren “izena” edo “titulua” idatziko dugu eta beheko gorde   ikurra klikatuko dugu, aldaketa gordetzeko. Adibidez, “Errege eguna”.

irakaslepr

OHARRA: Ataza hau, urtean behin egin beharrekoa da. Irakasle koadernoarekin lanean hasi aurretik. Garrantzi handia du ondo gauzatzeak, ondoren, koadernoaren eguneroko funtzionamenduan eragiten baitu.

 

MARKOAK BETE

irakaslepr

Kuadernoa > Markoak bete

Pantaila honetan egun/sesio bakoitza noiz hasi eta noiz amaitzen den adierazi behar da.

Lau marko desberdin ditugu, eskola batek DBH bakarrik badu marko batekin nahikoa izango du baina agian DBH + BATX + ZIKLO badute hiru marko beharko dituzte bakoitzak bere ordutegia duelako.

irakaslepr

Beraz esan bezala, administrariak beteko ditu ordu hasiera eta amaiera eta gorde egingo du. Ez da oso ohikoa hau aldatzea, behin egin eta nahikoa izango litzateke, agian lau-bost urteetara ordutegiren bat aldatzen da, kasu horietan bakarrik aldatuko litzateke. Bestela ez. Beraz esan bezala oso erraza da eta behin bakarrik egin beharrekoa.

ASTEKO IKUSPEGIA

Atal honetan, sartzen garenean beheko pantaila agertuko zaigu eta bertan nahi dugun astea aukeratuko dugu “Aukeratu astea” eremuan eta lupari emango diogu.

Pantaila honetan, behin astea aukeratzen dugunean irakasleak aste horretan dituen zaintzak bistaratzen dira (zaintza hauek aurretik “Irakasle koadernoa” > “Ordutegia sartu” atalean zehaztuta daude). Goikaldean ageri diren 3 ikonoek, pantaila honen funtzionalitate bakoitzari erreferentzia egiten diete. Ondoren azalduko dugu bakoitza zertarako erabiltzen den.

 Sinatu: “zaintza” ordua bete duzula adierazteko botoia da hau. Berau klikatzean, ondoko galdera bistaratuko da:


“OK” klikatuz gero, baieztatu egingo dugu.

 Ez-etortzea hartu: Zaintzaren zeldan ikono hau ageri bada, zaintza hori burutu dezaketen irakasleen artean gaudela esan nahi du. Botoi horretan klikatzean, ondoko pantaila bistaratuko da:

irakaslepr

Pantaila honetan bi eremu bereiz ditzakegu:

–       Ez-etorriak: etorri ez den irakaslea eta Saioa zein talde (eta ikasgai)tan eman behar duen. Saio horretako edukia zehazteko aukera ere badago.

Etorri ez den irakasle horren zaintza hartzea nahiko bagenu “Hartu” zutabeko zeldatxoa aktibatu eta Dibujo 4 botoiari emango diogu. Kasu honetan, iada baieztatu dugu zaintza hori burutuko dugula.

–       Zaintzako irakasleak: zaintza hori ordezkatzeko “libre” dauden irakasleen zerrenda.

Dibujo 4Zaintza kudeatu: Zaintza orduren bat esleituta badaukagu, ikono hau agertuko da zaintza orduaren zeldan.

Bertan klik egitean irekiko den leihoan zaintza-orduaren nondik norakoak zehazteko aukera izango dugu: hutsegiteak erregistratu, saioa baloratu, edo esleipena desegin.

irakaslepr

Pantaila honetan, goiko partean grisez agertzen da ordezkatu behar dugun irakasleari buruzko informazioa. Adibidez demagun 2. orduan ezin dugula etorri beraz, zaintza hau kendu egin beharko genuke beste irakasleren batek zaintza hori hartzeko aukera izan ahal izateko horretarako “Zaintza desegin” eremuko zeldatxoa aktibatuko genuke eta “Gorde” botoiari emango genioke. Hutsegiteren bat sartzea nahiko bagenu irakaslepr botoiari emango genioke eta hutsegiteen pantaila agertuko litzaiguke hor sartuko genituzke hutsegiteak eta gorde botoiari emango diogu. Azkenik zaintzan zerbait gertatu bada “Zaintzan gertatutakoa” eremuan idatziko genuke eta “gorde” botoiari eman.

 

NIRE EZ ETORTZEAK

Atal honetan, ez etortzeen jakinarazpena gauzatuko da. Horretarako, ondoko datuak beteko ditugu:

  •  “Noiztik” eta “Nora” eremuetan, ez-etortzearen iraupena (eguna edo egunak).
  • “Ordua” eremuan, faltako garen saioa(k) zein(tzuk) izango d(ir)en.
    •  “ordu guztiak” aukeratuz gero, egun osoko falta bezala hartuko da.
  • “Zeregina” eremuan, egiteko utzitako lana.
  • Behin zehaztapenak egindakoan gorde botoiari emango diogu.

“Ez-etortze”-ren bat ezabatu nahi izanez gero dagokion “Ezabatu” zutabeko zeldatxoa aktibatuko genuke eta Dibujo jai eguna 1 botoiari emango genioke.

irakaslepr

 

NIRE LINKAK

Atal honetan, interesatzen zaizkigun web orrietarako loturak gorde ditzakegu. Beheko irudian ikus dezakegun moduan, “web orria” dugu gordeta. Bisitatu nahiko bagenu, loturan klikatu beharko genuke.

Lotura berri bat gehitzeko, “Berria” botoia klikatu behar da.

irakaslepr

Jarraian bistaratuko den formularioko datuak zehaztuko ditugu:

irakaslepr

Adibide moduan, Inikako web orria gehituko dugu gure loturen zerrendara. Horretarako, “Link-a” eremuan www.inika.net idatziko dugu (eremu horretan iada defektuz dagoen “http:/”ren ostean; “Testoa” eremuan, berriz, link hori zerrendan nola agertzea nahi dugun idatziko dugu: gure kasuan, “Inikako web orria” bezala izendatuko dugu.

Link berria gordetzeko, “Gorde” botoia klikatuko dugu; egindakoa ezabatu nahiko bagenu, “Ezabatu” botoia; eta zerrendara itzuli nahiko bagenu, “Atzera”.

Link berria sortu ostean, zerrendan gehitu dela egiazta dezakegu:

irakaslepr

DOKUMENTAZIOA

Aukera honekin, administratzaileak eskuragarri jarritako dokumentuak atzitu ahal izango ditugu.

Beheko irudian ikus daitekeen moduan, sailkatuta daude: lehenik, orokorrak; ondoren, ikasketa maila bakoitzekoak.

irakaslepr

Dokumenturen bat deskargatu ahal izateko, dokumentuaren izenaren ondoan dagoen ikonoa klikatu behar da.

JARRAIPENA

Atal honetan, orain artean irekita dauden matxurak ikus ditzakegu. Iragazkian beharrezko eremuak zehazten baditugu (“MULTZOA” eta “PARTEA”), multzoka kontsultatzeko aukera ematen du. Eremu hauek betetzen ez baditugu, guztiak bistaratuko dira.

irakaslepr

Pantailaren beheko aldean dagoen “Itxitako parteak ikusi” lotura klikatzen badugu, orain arte izandako matxuren berri emango digu, beti ere, iada itxita badaude.

 

BERRIA

“Baliabideak”>“Matxurak”>”Berria” atalean, matxura baten berri eman ahal izango dugu. Horretarako, “Multzoa”, “Partea” eta “Aukeratu eguna” eremuak zehaztuko ditugu ematen zaizkigun aukeren arabera.irakaslepr

“Lehentasuna” zutabean, matxuraren garrantzia zehaztuko dugu; “Data” zutabea automatikoki beteko da “Aukeratu eguna” eremuko datuarekin; “Partearen deskribapena” eremuan nahitaez zehaztuko dugu arazoa; “Erreferentzia” eremuan parteari erreferentzi bat emango diogu; “Lekua” eremuan matxura non gertatu den adieraziko dugu eta “Arduraduna” atalean, matxura nori esleitu zehaztuko da. Azkenik, Dibujo 5  botoiarekin matxura berriaren parte emango dugu.

Behin hau egin ostean, lerro berri bat agertuko da pantailan:

irakaslepr

Goiko irudian ikus daitekeen moduan, “Lehentasuna” zutabean dagoen ikonoaren koloreak adieraziko digu matxuraren garrantzia (gorria, altua; horia, normala; berdea, baxua). “Egoera” zutabean, partea irekita edo itxita dagoen adieraziko da: parte ematean, defektuz irekiko da; dagokion arduradunak tratatzen duenean, defektuz itxiko da.

 

Sartu berri dugun matxuran aldaketarik egin nahiko bagenu, editatu nahi dugun eremuan egin beharreko aldaketak egin ostean, gorde botoia klikatu besterik ez dugu. Matxura hau ezabatu nahi izatekotan, berriz, “Ezabatu” zutabean dagoen zeldatxoa aktibatu eta Dibujo jai eguna 1  botoia klikatuko dugu.

Beheko aldean dagoen “Itxitako parteak ikusi” lotura klikatzen badugu, orain arte izandako matxuren berri emango digu, beti ere, tratatuak izan badira.