HASIERA

Dokumentu honetan zehar, Inikaren erabilpenean trebatzeko zehaztapenak aurkituko dituzu. Sarrera bakoitza menuko atal bati dagokio.

Inikaren menua konfiguragarria da aplikazioa zentruaren beharretara egokitu ahal izateko. Hau da, administrariak zentruari interesatzen zaizkion menuko aukerak gaitu/desgaitu ditzake.  Hau honela, gidaliburuan zehar Inikak eskaintzen dituen aukera guztiak deskribatzen diren arren, kontutan izan gerta litekeela dokumentu honetan adierazitako atalen bat Inikako menuan ez agertzea.

Inikako web orrira sartzean, ondoko haserako pantaila aurkituko duzu: Inikarako sarbide eremua da.

0_1_login

Bertan, erabiltzaile eta pasahitza sartuko ditugu. “Erabiltzailea” eremuan, erabiltzaile izena idatzi; “pasahitza” eremuan, pasahitza. Pasahitza ahaztuz gero, “Pasahitza gogoratu” loturan klikatu eta Inikan esleitutako helbide elektronikora bidaliko zaizu dagokizun pasahitza. Aplikaziora sartzeko, “Login” botoian klik egin.

Segurtasun kontuak medio, une honetan, ondoko bi kasuetan ohartarazpen mezu bana jasoko dugu:

  • Irakasleek pasahitza aldatzeko aukera badute eta aukeratutako pasahitzak 6 karaktere baino gutxiago baditu, mezu bat agertuko zaigu karaktere kopurua 6 baino handiagoa izatea gomendagarria dela esanez.
  • Edonor beste norbaiten erabiltzaile-pasahitzarekin Inikan sartzen saiatzen bada eta 3 saiakeretan huts egiten badu, erabiltzailearen “jabeari” e-mail bat bidaliko zaio abisu modura.

Guztia ongi joan bada, berriz, ondoko pantaila honen aurrean aurkituko gara:

Hasierako orri honetan hainbat atal bereiziko ditugu. Jarraian azalduko ditugu ondoko irudian zenbakitutako atalak:

0_2_e_hasiera

  1. Hizkuntza – aldaketa: euskaraz edo gazteleraz lan egiteko aukera dago.
  2. Menu nagusia.
  3. Profil – aldaketa: bertatik zehaztuko da Inikaren zein profilekin lan egin. Kontutan izan kasu honetan azalduko diren aukera guztiak “Tutore” profilari dagozkiola.
    tut_profila
  4. Sarrera – postontzia: Jaso ditugun mezuak irakurtzeko aukera izango dugu.
    • “Oharra” zutabean ageri den “[…]” ikonoan klikatuz mezua osorik irakurri ahalko dugu. Hau egitean, automatikoki igorleak jakingo du mezua irakurri dela.
    • Mezuaren ezkerraldean dagoen zeldatxoa aktibatzen badugu eta “Ezkutatu aukeratutakoak” klikatzen badugu, mezu hori hasierako orritik ezkutatuko dugu.
  5. Erabiltzailearen argazkia. Eremu honetan, irakasle bakoitzak bere argazkia ikusiko du, baldin eta Inikan argazki hori sartuta badago.
  6. Datu-aldaketa: “Datuak aldatu” loturan klikatuz gero, pasahitza eta datu pertsonalak aldatzeko aukera izango dugu.

0_3_e_datualdaketa

  1. ABIES: Lotura honen bidez, zentruko liburutegiko datu basean bilaketa bat egin daiteke. Modu honetan, bila gabiltzan liburua libre dagoen jakin dezakegu.

0_4_e_abies

  1.   0_5_e_paginiHaserako-orrira lotura: goiko aldean ezkerraldean dagoen botoia klikatuz gero, haserako orrira itzuliko gara beti. Botoi hau Inikako edozein pantailatan toki berean aurkituko dugu.
  2. 0_6_e_irtenInikatik irten: goiko aldean eskuinean dagoen botoia klikatzen badugu, Inikatik aterako gara. Botoi hau ere Inikako pantaila guztietan aurkituko dugu.
  1. 0_7_e_engranajeEguneko Jarraipena: Atal horretan Irakasle batek egun horretan daukan agenda bistaratzen da eta saio lektiboaren aldamenean dagoen botoia klikatuz gero, datuak, hutsegiteak, kalifikazioak, anotazioak, arau-hausteak eta baliabideak sartzeko aukera dauka.

 

SAIO BERRIEN TXERTAKETA

TXERTAKETA

Saio berri bat txertatzeko, ordu eta egunari dagokion zelda txuriaren gainean klikatzean leiho berri bat bistaratuko da. Bertan zehaztuko ditugu txertatzera goazen saioaren ezaugarriak:

  • Aukeratu saio-mota: “Lektiboa” nahiz “Pertsonala” izan daiteke.

SAIO LEKTIBOA

Saio lektiboa txertatzera bagoaz, “Aukeratu Gaia” desplegablean zein gaitakoa den adieraziko dugu. Jarraian, “Aukeratu markoa” eremuan, dagokion markoa zehaztu eta “Aukeratu ordua” eremuan, saioari dagozkion hasera eta amaiera orduak adieraziko ditugu. Saioa txertatzeko, “Gorde” botoia klikatuko dugu.

agregar-evento-dia_lec

 

SAIO PERTSONALA

Saio pertsonalak, astero errepikatzen ez direnak dira. Adibidez, medikuarengana bagoaz. Kasu honetan, hasera eta amaiera ordua(k) zehaztuko ditugu. “Deskribapena” eremuan oharren bat idazteko aukera izango dugu. “Gorde” botoian klikatuz, saioa txertatuko da.

agregar-evento-dia_per

EZABAKETA

Saio bat ezabatzeko, honi dagokion zakarrontzia botoia klikatu eta eragiketa baieztatuko dugu.

SAIOEN KUDEAKETA

Saio lektiboari dagokion ikasgaiaren izenaren gainean klikatzean, leiho berri bat irekiko da. Bertan izango dugu saioren planifikazioa nahiz ebaluazioa eta jarraipena burutzeko aukera. Leihoak hainbat erlaitz ditu: “Datuak”, “Hutsegiteak”, “Kalifikazioak”, “Jarraipena”, “Arau-hausteak”, eta “Baliabideak”.

saioen_kudeaketa_malgua

DATUAK

Erlaitz honetan saioen planifikazioa burutu eta gauzatzea ebaluatuko dira. Ondoko taulan zehaztuko da atal bakoitza burutzeko bete beharreko eremuak zeintzuk diren.

PLANIFIKAZIOA Unitatea (*) Saio horretako edukia zein unitateri dagokion. Eremuan bertan idatz dezakegu.
Jarduera (*) Saio horri dagokion jarduera. Eremuan bertan idatz dezakegu.
Aurreikuspena Saio horretarako planifikatutako ekintzen zehaztapena.
EBALUAZIOA Saioa eman al da? Aurreikusitakoak gauzatu diren ala ez.
IKT-rik erabili? Edukia Aurrera eramateko IKTak erabili diren ala ez.
Jarduera amaitutzat eman. Aurreikusitako ekintzak amaitu diren ala ez.
Nola joan da? Saioaren balorazioa.

 

(*) Unitate eta jardueren kudeaketa:

Saio bati dagozkion unitate eta jarduerak esleitzeko, eremuetan idazteaz gain bada beste aukera bat: irakasleak kurtso haseran zehaztutako programazioaz baliatzea. Honela, pantailaren eskuinean dagoen “Unitateak” eremuko zerrendatik aukera dezakegu saio bati esleitu beharreko edukia. Horretarako, lehenik Unitatea aukeratuko dugu: hau, bilatzailean idatz dezakegu edo zerrenda errepasatuz bilatu. Unitatea klikatzean, honen barruko jarduerak desplegatuko dira. Hauen artetik aukeratuko dugu saioari dagokiona. Modu honetan, programazioan ezarritako Unitate eta Jarduera horri dagozkion “aurreikuspena” ere esleituta geldituko zaio saioari.

Ondoko irudian ikus dezakegu, ezkerreko “Unitateak” eremuko “SOKRATES” unitateko “Jar-2” jarduera aukeratu ostean, leiho bereko “Aurreikuspena” eremua automatikoki zehaztuta geldituko dela. (Programazioan aurreikuspenik zehaztuta ez balego, hau litzateke aurreikuspen hori eskuz betetzeko unea).

jarduera-esleitu

Bestalde, jardueren esleipena dela-eta, jarduera bakoitzaren egoera kolore batez adierazten dela esan dezakegu:

  • Berdea: Jarduera bat inongo saiori esleitu ez bazaio.
  • Gorria: Jarduera bat saioren bati esleitu bazaio.
  • Grisa: Jarduera bat amaitutzat eman bada (“Jarduera amaitutzat eman” zelda aktibatu).

 

GAINERAKO ERLAITZAK (HUTSEGITEAK, KALIFIKAZIOA, JARRAIPENA, ARAU-HAUSTEAK, BALIABIDEAK)

Erlaitz hauek, Inikaren gainerako ataletarako laster-bideak dira. Adibidez, “Hutsegiteak” erlaitzera joz gero, saio hori dagokion taldeko ikasleen hutsegiteak kudeatzeko pantaila aurkituko dugu. Inikaren “Hutsegiteak” > “Saioka: Gaiko” atalean aurkituko dugun bera. Erlaitz hauek saioaren kudeaketaren barnean sartzearen arrazoia, saio baten kudeaketa integrala erraztea izan da. Modu honetan, pantaila beretik kudea baitaitezke saio baten inguruko aspektu guztiak.

Erlaitz bakoitzaren funtzionamendua ezagutzeko, jo bere izenak adierazten duen manualeko atalera.

 

LABURPENA

Ondoko laburpen-taula lagungarria izango zaizu erabiltzerako garaian:

EKINTZA SESIOAK MEZUA ERANTZUNA EMAITZA
irakaslepr

“IRAGANERA”

Kontsekutiboak “Bi saioak bat egitea nahi duzu?” Aceptar Mugimendua
Cancelar Trukaketa
 

Kontsekutiboak Ez

 

Sarrera eta mugimendua “A futuro”
irakaslepr

“ETORKIZUNERA”

 

 

Kontsekutiboak “Jarduera luzatzera zoaz” Luzapena
 

Kontsekutiboak Ez

 

“Jarduera mugitzera zoaz”  

Sarrera eta mugimendua “A pasado”

A5 – “Etorkizunera” eragiketa: Jarraian ez dauden sesioko jardueren mugimendua

Zehaztutako bi jarduerak kontsekutiboak ez badira, euren edukia trukatu egingo da. Honela, haseran “Jar1” jarduerak “Jar3″ren lekua hartuko du, eta alderantziz, “Jar1″en posizioan “Jar3” geldituko da.

mug_etork_ezkonts

Ordutegiari begiratuz gero, ondorengoa ikusiko dugu: 2015/12/07rako planifikatutako “Sofistak” unitateari dagokion “Jar3” jarduerako irakaslepr botoia klikatuz gero, eta “Aukeratu sesioa” eremuan beste saio bat zehaztuta (2015/12/09ko “Jar5″i dagokiona, adibidez), “Jar3″eta “Jar5″ek posizioak trukatuko dituzte. Ondoko irudian adierazten da nola:

etorkizuna_ordutegia_ezkonts

 

 

A4 – “Etorkizunera” Eragiketa: Jarraian dauden jardueren luzapena

Aukeratutako saioak kontsekutiboak badira, zehaztutako jardueraren iraupena luzatuko da. Hau honela, “Jar1” jarduerak haseran saio bakarreko iraupena bazuen, eragiketa honen ostean bi saiokoa izango du eta ondorengo saioak etorkizunera desplazatuko dira. Ikus hurrengo irudia:mug_etork_konts

Ordutegiari begiratuz gero, ondorengoa ikusiko dugu: 2016/02/29rako planifikatutako “Errenazimenduko filosofia” unitateari dagokion “Jar1” jarduerako irakaslepr botoia klikatuz gero, eta “Aukeratu sesioa” eremuan hurrengo saioa zehaztuta (2016/03/01), “Jar1″en iraupena azken egun honetaraino luzatuko da. Ondorengo saioak denboran aurrera desplazatuko dira.

konts_etork_mugim

 

ETORKIZUNERA

irakaslepr  “ETORKIZUNERA”

Gezi honen bitartez, bi eragiketa gauza ditzakegu:

  • Saio kontsekutiboen artean: jarduera baten iraupena luzatzen du.
  • Saio-ez kontsekutiboen artean: bi saioetako edukia trukatzen du.

Eragiketa hauen abiapuntua bera da: lehenik, interesatzen zaigun saioari dagokion irakaslepr  botoia klikatuko dugu. Jarraian, saio horren ondorengo beste saioa zein den zehaztuko dugu (luzatu edo trukatu nahi duguna, hain zuzen ere).

Horretarako, irakaslepr botoia klikatu ostean agertzen den pantailan, “Aukeratu saioa” eremuko desplegablean zehaztuko dugu etorkizuneko saio hori:

irakaslepr

Hemen banatzen da bidea: aukeratutako bi saioak kontsekutiboak badira, aukera batzuk izango ditugu; ez badira, beste batzuk.

A3. – “Iraganera” operazioa: Saio ez-kontsekutiboen jarraipena.

Aukeratutako saioak ez badira elkarren jarraian planifikatutakoak, ondoko irudian adierazten den mugimendua gauzatzen da:

mug_ezkonts

“Jar3” jarduera, “Jar1” jardueraren lekura pasako da eta tarteko saio guztietako edukia desplazatuko da. Modu horretan, amaieran “Jar3″k hartuko du “Jar1″ek lehen zuen lekua; “Jar1” berriz, “Jar2” zuen posiziora desplazatuko da; “Jar2″k “Jar3″k zuen lekuan amaituko du.

Jarraian, ordutegian ikusiko dugu mugimendu honetan gertatzen dena: “Filosofia moderna” unitatearen barruko “Jar3” saioko irakaslepr klikatzean, eta bistaratzen den leihoan “Jar1″i dagokion eguna zehaztu ostean, “Jar3″k hartuko du “Jar1″ek zuen lekua; “Jar1” “Jar2″k zuen posiziora pasako da eta “Jar2″k beteko du “Jar3″k utzitako hutsunea.

LEHEN

irakaslepr

 

 

 

ORAIN

irakaslepr

 

 

A2. – “Iraganera” operazioa: Jarraian dauden bi saioren edukia trukatzea.

SAIO KONTSEKUTIBOAK

Aukeratutako bi saioak jarraian badaude, sistemak galdera bat egingo digu “Bi saioak bat egitea nahi duzu?”. Gure erantzunaren arabera, eragiketa mota bat ala bestea gauzatuko da:

irakaslepr

  • BAI (ACEPTAR): Bi saioetako edukia bakar batean bidluko da; hortik aurrerako saioak datan atzeratu egingo dira.
  • EZ (CANCELAR): Bi saioetako edukia trukatuko da.

Jarraian dauden bi saio aukeratuz gero, eta sistemak egiten duen galderan ezezkoa (cancelar) erantzunez gero, bi saio horietako edukia trukatu egingo da.

Ondoko irudian adierazten den moduan, haserako egoeran “Jar1” eta “Jar2” da planifikatutako jardueren ordena; eragiketa honen ostean, “Jar2” eta “Jar1” izango da ordena berria.

mug_konts_canc

Ordutegiari begiratuz gero, “Tomas Akinokoa” unitatearen barruko “Jar3” eta “Jar4” jarduerekin (urtarrilaren 1 eta 2rako programatutakoak, hurrenez hurren) lan egingo dugu: “Jar4” saioaren gainean kokatu eta irakaslepr klikatuko dugu. “Aukeratu sesioa” eremuan “Jar3”  jarduerari dagokion eguna aukeratuz gero eta sistemak egiten duen galderari ezezkoa (cancelar) emanez gero, bi saioetako edukiaren ordena trukatu egingo da: lehenik “Jar4” eta ondoren “Jar3” geldituko dira..

LEHEN

irakaslepr

 

ORAIN

irakaslepr

 

 

A1. – “Iraganera” operazioa: Jarraian dauden bi saio bat egitea.

SAIO KONTSEKUTIBOAK

Aukeratutako bi saioak jarraian badaude, sistemak galdera bat egingo digu “Bi saioak bat egitea nahi duzu?”. Gure erantzunaren arabera, eragiketa mota bat ala bestea gauzatuko da:

irakaslepr

  • BAI (ACEPTAR): Bi saioetako edukia bakar batean bidluko da; hortik aurrerako saioak datan atzeratu egingo dira.
  • EZ (CANCELAR): Bi saioetako edukia trukatuko da.

Jarraian dauden bi saiorekin bat egingo du eta hurrengo saio guztiak mugituko ditu, egutegian hutsunerik gera ez dadin. Honela:

mug_konts_ok

Irudian ageri den moduan, “Jar1” eta “Jar2” egun berean eman dira eta “Jar3” jardueratik ondorengo guztiak saio bat lehenago jarri dira.

Ordutegian behatuz gero, ikusiko dugu “Tomas Akinokoa” unitatearen lehen bi jarduerak “Jar1” eta “Jar2” egun banatarako planifikatu direla. “Jar2” saioko irakaslepr ikonoan klikatzean agertzen den leihoan, “Jar1” edukiari dagokion eguna zehaztuko dugu “Aukeratu sesioa” eremuan. Jarraian, sistemak “Bi saioak bat egitea nahi duzu?” galdetuko du eta baiezkoa erantzungo dugu (aceptar). Prozesu honen ostean,  bi saioak egun bakar batean kokatuko dira eta “Jar3” jarduerak hartuko du “Jar2″k lehen zuen lekua.

LEHEN

irakaslepr

ORAIN

irakaslepr