KONPETENTZIAK

Atal honetan Eusko Jaurlaritzaren Hezkuntza saileko arauei jarraituz, LOMCE legea dela-eta ebaluatu beharreko konpetentziak kontsultatzeko aukera eskaintzen da. Legeari jarraiki, DBH eta LH6rako bakarrik eskaintzen da aukera hau.

Horretarako, “Maila” eremuan zehaztuko dugu kalifikatu nahi dugun maila. Sistema, defektuz, gauden ebaluaketan kokatuko da (datua “Ebal” eremuan aldatzeko aukera dagoen arren).

tutorepr

Pantaila honen egiturari dagokionez, zehaztutako taldeko ikasleen zerrenda bistaratuko da. Ikasle bakoitzeko, konpetentzia adina zutabe aurkituko ditugu. Zutabe bakoitzeko goiburukoa konpetentziari dagokion laburdura izango da (zehaztapenak pantailaren azpiko aldean aurkituko ditugu).

Konpetentziak Hezkuntzak ezarritako kalifikazioen bitartez baloratuko dira:

IN: Inicial ME: Medio AV: Avanzado


or_konp

IKASLEKA

Azpi-atal honek ikasle bakoitzaren ebaluazio jakin bateko ikasgai guztietako notetara sarbidea izango dugu pantaila bakar baten bidez.

Bertara sartzean, goiburu grisean zehaztuko ditugu bilaketarako beharrezko datuak. Hasteko, kalifikatu nahi dugun ikasleari dagokion maila adieraziko dugu “Maila” eremuan. Sistema, defektuz, gauden ebaluaketan kokatuko da (datua “Ebal” eremuan aldatzeko aukera dagoen arren). “Ikaslea” eremuan zehaztuko dugu ikaslea bera.

tutorepr

Zehaztapenak egin ostean ikasleari dagozkion ikasgai guztiak zerrendatuko dira:

tutorepr

Pantaila honetan ondoko datuak kontsulta daitezke:

 tutorepr

Ikasleen zehaztapena burutzeko bi modu daude:

–       “Ikaslea” desplegablean zehaztu.

–       “Aurrekoa” eta “Hurrengoa” botoiak erabiliz.

Atz. Ikasgaia atzeratua bada, zutabe honetako zelda aktibo agertuko da.
Nota Zehaztutako ikaslearen ikasgaiko nota orokorra.
Errek. Zehaztutako ikaslearen ikasgaiko errekuperazioko nota.
Oharrak
 Inikan aurrez definituriko ohar orokorrak.
 Oharra
Irakasleak ikasleari ikasgaiaren inguruan idatzitako ohar pertsonalizatua.
tutorepr Ikasgaiaren ondoan ikur hau ageri bada, aukeratutako ikasleak ikasgai horretan laguntza-motaren bat jasotzen duela esan nahi du.
 Ikasleari oharra Ikasleari dagokion ebaluaketako ohar pertsonalizatua.

 

OROKORRA

Menuko “Notak” aukerari dagokion sailkapenean, “Orokorra” atalaren barruan aurkituko ditugu ikasleen kalifikazio orokorrak. Bertan, irakasle nahiz tutoreek notak sartzeko erabiltzen dituzten pantailak kontsultatzeko aukera izango dugu.

  • Partzialak: ikasgai bakoitzeko kalifikazio partzialak.
  • Gaika: ikasgai bateko ikasle guztien notak aldi berean kontsultatzeko aukera.
  • Ikasleka: ikasle bakoitzari dagozkion ikasgai guztietako notak aldi berean kontsultatzeko aukera.
  • Konpetentziak: talde bakoitzeko ikasleen konpetentzien balorazioa kontsultatzeko aukera.

Jarraian azalduko da aukera bakoitza.

Gaika

Talde/Ikasgai bateko nota guztiak aldi berean kontsultatzeko, menuko “OROKORRA: Gaika” azpi-atalera joko dugu.

  • “MAILA – GAIA” eremuan kalifikatu nahi den ikasgaia zehaztean, gai horretako ikasleen zerrenda bistaratuko da.
  • “Ebal.” eremuan, defektuz, sistemak gauden ebaluaketa zehaztuko du (datua aldagarria izanik).

or_orokorra_gaika

Pantaila honek ondoko informazioa eskaintzen du:

  • Zehaztutako taldeko ikasle bakoitzaren izena eta talde naturala.
  • Ikasle bakoitzeko:

Atz.

Ikasgaia atzeratua bada, zutabe honetako zelda aktibo agertuko da.

Nota

Adierazitako ikaslearen ikasgaiko nota orokorra.

Errek.

Adierazitako ikaslearen ikasgaiko errekuperazioko nota.

Kontzeptuak

 Zenbait kasutan, eta beti zentruak hala erabakita, “Nota” zutabeaz gain, beste batzuk aurki ditzakegu. Kontzeptuak dira hauek: “Prozedura”, “Kontzeptuak”, “Jarrera”… esaterako. (Batxilergoan, “Nota” eta “Errekuperazio-nota” zutabeak bakarrik agertzen dira).
Oharrak Inikan aurrez definitutako ohar orokorrak.

Oharra

Ikasgai bakoitzeko irakasleak ikasleari idatzitako ohar pertsonalizatua.
Ikasleari oharra Tutoreak ikasleari adierazitako ebaluaketan idatzitako ohar pertsonalizatua.

Pantailaren azpiko eremuan, aukeratutako ikasgai eta taldearen inguruko hainbat estatistika ikusi ahalko ditugu.  Estatistiken eremuko lehen lerroan,  ikasgaiko suspentso, gaindituen eta notarik gabeko ikasleen ehunekoak ikus daitezke. Bigarren lerroan, berriz, kontzeptu ezberdinei eman zaien ehunekoen  araberako estatistikak ageri dira. Ehuneko hauek aldez aurretik Inikan zehaztu behar dira.

Partzialak

Menuko aukera honen bitartez, ikasgai bateko kalifikazio partzialak kontsultatzeko aukera izango dugu.

Irakasle bakoitzak bere gaiak azpiataletan banatzeko aukera dauka eta baita, azpiatal bakoitzari dagokion pisua eta kalifikazioa ezartzeko ere. Esan bezala, azpiatal hauek (10 gehienez) irakasle bakoitzaren esku daude eta ebaluaketa bakoitzean desberdinak izan daitezke.

Beraz, pantaila honetako datuak honela antolatuta daude:

adm_or_notak_orok_partz

1.zutabea: Ikaslearen izena

H: Ikaslearen hutsegiteak. Ebaluaketako hutsegite justifikatu, ez justifikatu eta kaleratzeen kopuruak bistaratzen dira, hurrenez hurren.

N: Ebaluaketako nota orokorra. Buletinean agertzen den bera.

E: Errekuperaketako nota orokorra. Buletinean agertzen den bera.

2.zutabea: Batazbestekoa. Sistemak, eskubiko zutabeetako kalifikazioen media kalkulatzen du automatikoki.

3…12 zutabeak: Kalifikazio partzialak. Ebaluazio bakoitzeko, gehienez, 10 zutabe ezar ditzake irakasle bakoitzak. Zutabe hauek, ikasgaia azpiataletan zatitzeko aukera ematen dute. Bakoitzari pisu bat emango zaio ehunekotan. Zutabe bakoitzean ondoko datuak kudeatu ahalko ditugu:

“Pixu”: eremuan honetan bistaratuko da atal bakoitzari dagokion pisua. Azpian duen eremuan atalari dagokion izena ager daiteke.

“Itemak bistaratu”: Zutabe bakoitza aldi berean, azpi-ataletan banatuta balego, azpi-atal horiek bistaratuko lirateke. Bakoitzari dagokion pisua ezarri eta kalifikatzeko prest.

“Guraso”: Gurasoek Inika bidez informazio hau kontsultatu ahal izan dezaten, zelda hau aktibatuko da.

Kalifikazioa: azpi-atalari dagokion kalifikazioa.

Oharra: azpi-atal bakoitzari dagokion testu librea. Aukerako datua.

13.zutabea: Oharra. Testu librea. Aukerako datua.

Kontutan izan, konpetentzia hauek ez direla ez boletinean ez izaretan agertuko.

 

 

NOTAK

Atal honen bitartez,  ikasleen kalifikazioak kontsulta ditzakegu (eta inoiz ez editatu).

Burutu nahi dugun kontsulta gauzatzeko kontutan izan beharreko hainbat puntu daude:

  • Kalifikazio-modua: ikasgaiak helburuka kalifikatzen diren ala ez.
    • Baiezkoa bada, “HELBURUKA” atalean burutuko dugu kontsulta.
    • Ezezkoa bada, “OROKORRA” atalean.
  • Ikaslea/Gaia: Kontsultatu nahi duguna ikasle konkretu baten kalifikazio guztiak, ala ikasgai jakin bateko kalifikazio guztiak den.
    • Ikasle batenak aldi berean kontsultatzeko, “Ikasleak” azpi-atalera joko dugu. Aukera hau, tutoreari dagokiona da.
    • Ikasgai batekoak kontsultatzeko, “Gaika” azpi-atalera joko dugu. Aukera hau, irakasle espezifikoei dagokiena da.
  • Zikloetako ikasleak: Zikloetako ikasleen notak kontsultatzeko, “Zikloka” ataleko sarreretara joko dugu.
  • Emaitzak: ikasleen boletinak, emaitza akademikoen inguruko estatistikak nahiz aurreko urteetako datu akademikoak kontsultatzeko, “Emaitzak” atalera joko dugu.

Ondoko irudian “Notak” atalak eskaintzen dituen aukeren sailkapena ageri da:

notak_or

(*) Kontutan izan sailkapen hau “Orientatzaile” eta “Administrari” perfilei dagokiela.

JARRAIPENA

Pantaila honetan, adierazitako taldeko (eta data-tarteko) ikasleen arau-hausteak bistaratuko dira. Modu honetan, hauen jarraipena burutu ahal izango da. Ondokoa bezalako pantaila bat bistaratuko da:

Arau-hausteen jarraipena burutzeko, ondoko pantaila bistaratuko da:

ahjarraip

“Filtroak” atalean, arau-haustea zehaztuko dugu:

Maila – Taldea

Kontsultatu nahi ditugun arau-hausteak zein taldeetako ikasleenak diren. Sistemak, defektuz, haserako orrian zehaztutako taldekoak bistaratuko ditu. Beraz, datu hau aldatzeko joan haserako orrira.

Noiztik Zein datatik aurrerako arau-hausteak kontsultatu nahi diren.
Nora Zein datara arteko arau-hausteak kontsultatu nahi diren.

Datu hauek zehaztu ostean, baldintza horiek betetzen dituzten arau-hausteak bistaratuko dira pantailan. Besteak beste, arau-hausteen inguruko datu hauek agertuko dira:

Arau-hauste mota  Gehitutakoa zein arau-hauste mota den.
Eranskina  Arau-hausteari dagokion eranskina bistaratzeko lotura.
Ikaslea  Arau-haustea zein ikasleri dagokion.
Data-ordua  Arau-haustea zein egun eta saiotan gertatu zen.
Gaia  Arau-haustea zein ikasgaitann gertatu zen.
Irakaslea  Arau-haustea zein irakaslek gehitu zuen.
Informazioa  Izandako jokabidearen inguruko zehaztapenak.
Informazioa  Ezarritako neurrien inguruko informazioa.
Deskribapena  Irakasleak gehitutako testu librea.

KUDEAKETA

Atal honen bitartez, edozein ikasleri arau-haustea gehi diezioke orientatzaileak.

ah_tuto_0

Horretarako, “Maila” eremuan arau-haustea gehitu nahi zaion ikasleari dagokion taldea zehaztuko da eta “Ikaslea” eremuan, ikaslea bera.

Jarraian, ikasle horri dagozkion arau-hausteak bistaratuko dira. (Defektuz, sistemak gaur arteko arau-hausteak bistaratuko ditu).

ah_tuto_1

Edozein unetako arau-hausteak kontsultatzeko, “Noiztik” eta “Nora” eremuetan zehaztu data-tarte hori.

Aipatzekoa da, “Aldatu/ezabatu” zutabeko “Eranskina1” eta “Anexo1” loturen bidez, dagokion arau-haustearen idatzizko ohartarazpena eskuratu ahalko dugula.

“Jokabide berri bat gehiago ikasleari” loturan klikatuz, ikasleari arau-hauste berri bat gehitzeko aukera izango dugu. Ondoko pantailako eremuak bete beharko ditugu horretarako:

irakaslepr

 

Hasteko, “Saioa” eremuan zein saiotan gertatu den adieraziko dugu eta “Eguna” eremuan, arau-haustearen data. “Arau-Hauste” mota eremuan dagokiona aukeratuko dugu. “Gaia” eremuan, berriz, zein ikasgaitan gertatu den zehaztuko dugu.

“Jokabidea” eremuan, legezko arau-hausteen artean aukeratu beharko dugu gertatu dena (eskuinaldeko “Jokabideak” atalean dauzkagu arau-hauste hauek irakurgai). “Deskribapena” eremuan, irakasleak hala baderitzo, gertatu dena azaltzeko aukera dauka. “Neurria1”, “Neurria2”, “Neurria3” eremuetan, arau-hausteari aurre egiteko hartutako legezko neurriak zehaztuko dira (eskuinaldeko “Neurriak” atalean dauzkagu neurri hauek irakurgai).  Bestalde, “NeurriaN” bakoitzaren azpian bada eremu bat, nahi izatekotan oharren bat gehitzeko.

Arau-haustea gordetzeko Dibujo 4 botoia klikatuko dugu.

Gordetako arau-hausteren bat editatzeko, haserako pantailako “Aldatu/Ezabatu” zutabera joko dugu:

irakaslepr

Bertan,  Dibujo 5botoia klikatuz gero, arau-haustearen formularioa agertuko zaigu. Egin beharreko aldaketak egin ostean,  gorde  botoia klikatuko dugu. Bestalde, Dibujo 5 botoia klikatzen badugu, arau-haustea ezabatuko da.

 

IKASLEKO

Atal honetan sartzean, hiru erlaitz bereiztu ahalko ditugu:

  • “Ikasleari”
  • “Jarraipena ikasleari”
  • “Jarraipena taldeari”

 

Ikasleari

Atal honetan, ikasleen anotazioak gehitzeko aukera izango dugu.

“Maila-taldea” eremuan zehaztuko dugu anotazioa gehitu nahi diogun ikasleari dagokion taldea. “Data” eremuan, berriz, gaurko data agertuko da (datua aldagarria izanik).

tut_jarraipena_ikasleari_osoa

Informazioa honela antolatuta dago:

Ikaslea Tutorizatutako taldeko ikaslea.
Anotazioa Dibujo 5botoia klikatzean irekiko den leihoan, dagokion ikaslearen inguruko anotazioak idatz ditzakegu.
Publiko Sartutako informazioa Inikan publiko egin nahi bada, zelda hauek aktibatuko ditugu:

Publiko(ikastetxea): Zentruko irakasle, tutore etab. ek Inikan informazio hau ikus ahal izan dezaten.

Publiko(guraso): ikasleen gurasoek Inikan informazio hau ikus ahal izan dezaten.

 Ezabatu  Zelda hau aktibatu eta  botoia klikatzean, dagokion erregistroko datuak ezabatuko dira (ez erregistroa bera).

Informazio honekin, ondoko eragiketak gauza daitezke:

 gorde Existitzen den erregistroren batean aldaketaren bat eginez gero, “Gorde” botoian klikatuko dugu hau gordetzeko.
 Dibujo jai eguna 1 Erregistroren bateko edukia ezabatzeko, dagokion erregistroaren eskuinaldean dagoen “Ezabatu” zutabea aktibatu eta  “aukeratutakoak ezabatu” botoia klikatuko dugu.