IRAKASLEEN ORDUTEGIA

Aukera honen bitartez, irakasle bakoitzari dagokion ordutegia erregistratu nahiz kontsultatu ahal izango dugu.

Hasteko, irakaslea zehaztuko dugu “Irakaslea” eremuan:

ordutegia_sartu_ir

 

Ordutegian, saio lektibo, zaintza, osagarri eta bileren berri eman beharko da. Horretarako:

ordutegia_sartu_ir2

“Mota” eremuan, saio lektiboa edo bestelakoa den adieraziko dugu.

Sesio lektiboa aukeratzen badugu, adierazi behar ditugun datuak honako hauek dira:

    • Markoa: hasieran esan bezala, administrariak markoak zehaztuko ditu, bere ordu hasiera-amaierarekin, honen lana ondo egon behar du ondoren ordutegia sartzeko.
    • Eguna: Asteko zein egun den zehaztu, Astelehena, Asteartea, Asteazkena, osteguna edo Ostirala.
    • Ordua: Ordu edo sesioaren zenbakia zehaztuko dugu hemen.
    • Taldea: saioa zein maila eta ikasgairi dagokion.
    • Gela: datu hau ez da derrigorrezkoa.
    • Noiztik” eta “Nora” eremuetako datuen bidez, saio bera adierazitako denbora-tartean errepika dadin lortuko dugu. Hau da, adibidez, astearteko bigarren orduan kurtso hasieratik amaierara arte LH2A taldean Euskara emango dela zehaztuko dugu.
    • Erregistroa gordetzeko,  Dibujo 5 ikurrari emango diogu.
    • Erregistro bat ezabatzeko, dagokion “Ezabatu” zutabeko zelda aktibatu eta Dibujo jai eguna 1 botoia klikatuko dugu.

 

“Besteak” mota saio bat gehitzekotan, berriz:

  • Markoa: Saio lektiboen kasuan bezala, adierazi behar da gure kasuan zein den behar dugun markoa.
  • Mota: Bestelako saioa zehaztuko da: Osagarriak, Bilerak eta Zaintzak.
  • Eguna: Asteko eguna zehaztuko dugu.
  • Ordua: Ordu edo sesioaren zenbakia zehaztuko dugu.
  • Deskribapena: Motaren arabera deskribapen bat idatziko dugu, hau ondorengo koaderno digitalean ikusiko dugu. Oso datu garrantzitsua da eta bete beharrekoa, ez utzi hutsik.
  • Gela: saio lektiboen kasuan bezala, adierazi daiteke lan hori zein geletan emango den baina ez da daturik garrantzitsuena.
  • Noiztik” eta “Nora” eremuetako datuen bidez, saio bera adierazitako denbora-tartean errepika dadin lortuko dugu. Hau da, adibidez, astearteko bigarren orduan mintegi bilera badago.
  • Erregistroa gordetzeko,  Dibujo 5 ikurrari emango diogu.
  • Erregistro bat ezabatzeko, dagokion “Ezabatu” zutabeko zelda aktibatu eta Dibujo jai eguna 1 botoia klikatuko dugu.

 

ORDUTEGIAREN KONTSULTA

Sartutako datuak ordutegi-taula moduan bistaratu ahal izateko, “Asteko ikuspegia” zelda aktibatuko dugu.

ordutegia_sartu_asteko_ikusp

ORDUTEGIAK

Irakaslearen koaderno digitalak zentruko ordutegi desberdinak kontsultatzeko aukera ematen du, besteak beste:

  • Irakasleen ordutegia.
  • Mailako ordutegia.

Aukera hauek, menuko sarrerekin bat datoz eta kontsultarako pantailak bakarrik dira (ez dute bestelako funtzionalitaterik eskaintzen):

PROGRAMAZIOA

Behin administrariak konfiguraketa lanak egin dituenean, maila eta ikasgai bakoitzeko programazioa zehaztu behar da. Ataza hau, irakasleei dagokie (nahiz eta administrariak izan horretarako baimenik).

Kontutan izan, programazioen esleipena GAIKA nahiz MINTEGIKA egin daitekeela:

  • Gaika: irakasle jakin bati dagozkion gaien artean aukera dezakegu esleipena egiteko.
  • Mintegika: mintegi jakin bateko gaien artean aukera dezakegu esleipena egiteko.

Bi kasuetan esleipen prozesua bera da. Jarraian azalduko dugu:

 

BERRIA

Gerta liteke zentru batean ordutegi desberdinak izatea (adibidez, ikasketa-maila bakoitzeko edo ziklo bakoitzeko ordutegi bat). Behar hauei erantzuteko, marko desberdinak definituko ditugu.

“Berria” erlaitzean, administrariak ordutegi desberdin bakoitzeko marko berri bat sortuko du. Markoak sortu eta izendatzea izango da bere lana, beraz.

markoak_kudeatu_adm

MARKO BERRI BAT SORTU: Marko berri bat sortzeko, “Deskribapena” eremuan zehaztuko dugu marko berriari dagokion izena. Sistemak, defektuz, “Markoa” eremuko datua beteko du. Marko berria sortzeko, plus_berde botoia klikatuko dugu.

MARKOA EZABATU: Existitzen den marko bat ezabatzeko, dagokion “Ezabatu” zutabeko zelda aktibatu eta tutorepr botoia klikatuko dugu.

MARKOA EDITATU: Markoren bati izena aldatzeko, dagokion “Deskribapena” eremuan beharrezko aldaketak egin ostean gordebotoia klikatu.

 

 

KUADERNOA

Koaderno digitala erabiltzen hasi aurretik, ezinbestekoa da konfiguraketa lan batzuk gauzatzea. Lan hauek, administrariari dagozkio eta ondokoak dira:

  • Urteko egutegia zehaztu.
  • Markoak definitu eta zehaztu.

Jarraian azalduko ditugu “Konfigurazioa” aukeraren barruan dauden funtzionalitate hauek:

KUADERNOA: “IRAKASLEAREN KOADERNO DIGITALA”

Inikak badu, “irakasle koaderno digitala” deritzon modulo bat. Modulo honen bitartez, irakasle nahiz tutoreek eguneroko atazen kudeaketa gauza dezakete modu eroso batean: besteak beste, edukien planifikazioa eta gauzatzea, hutsegiteen kudeaketa, etab.

Irakasle eta tutoreek koaderno hau erabili ahal dezaten, ordea, administrariak aurrez konfigurazio lan batzuk burutu beharko ditu.

Koaderno digitalarekin aritzeko prozesua ondokoa litzateke:

  • Konfiguraketa: administrariari dagokio. Koadernoaren erabilerarako hainbat parametro zehaztu beharko ditu. Lan hauek, menu nagusiko “Konfigurazioa” ataleko “Kuadernoa” azpi-atalean gauzatuko dira.
  • Programazioa: koadernoa egunerokotasunean erabiltzen hasi aurretik, ezinbestekoa da kudeatu nahi diren datuak sartzea. Hau da, ikasgaien programazioa zehaztea. Irakasle eta tutoreei dagokie lan hau (baina administrariak ere badu honetarako baimena). Lan hauek, “Kuadernoa” ataleko “Programazioa” azpi-atalean gauzatzen dira.
  • Kudeaketa: kuaderno digitalaren egunerokotasuneko erabilera. “Kuadernoa” ataleko “Asteko agenda” aukeraren bitartez gauzatzen da.

Jarraian azalduko ditugu koaderno digitalaren erabileraren inguruko zehaztapen guztiak: