IRAKASLEEN ORDUTEGIA

Menuko aukera honen bitartez, zehaztutako irakasleen ordutegia kontsulta dezakegu.

Kontsulta burutzeko aukera desberdinak ditugu:

I. Orokorra. Irakasle guztiei dagokien ordutegia. “Irakasleen ordutegia” erlaitzean sartzean, sistemak defektuz bistaratuko duena.

irakasle_ordutegia

 

II. Espezifikoa. Ezkerreko zutabean agertzen diren irakasleetatik, interesatzen zaizkigunak bakarrik aukeratuz, hauei dagokien ordutegiaren kontsulta burutzeko, “filtroa” botoia klikatuko dugu.

irakasle_ordutegia_espezif

 

tutorepr ERABILGARRITASUNA

Iragazkian dagoen luparen botoia klikatzean, irakasleak saio jakin batean libre dauden ala ez kontsulta dezake administrariak. Botoi hau klikatzean, ondokoa bezalako leiho bat bistaratuko da:

  • “Libre dauden irakasleak” zelda aktibatuta badago: “Data” eta “Ordu-tartea” eremuetako data eta saioan, libre dauden irakasleak bistaratuko dira. (Hau da, saio lektibo nahiz ez-lektiborik ez dutenak).

disponibilidad_irak_prof

 

  • “Libre dauden irakasleak” zelda desaktibatuz gero: adierazitako data eta orduan libre ez dauden irakasleak zeintzuk diren kontsulta dezakegu. Honez gain, “Okupazioa” eremuan zehatz dezakegu saio horretan zein ardura duten (zaintza, saio lektiboa, bilera edo osagarria).  tutorepr botoia klikatu ostean, baldintza horiek betetzen dituzten irakasleen zerrenda bistaratuko da.disponibilidad_irak_prof2

 

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude