Inikak badu, “irakasle koaderno digitala” deritzon modulo bat. Modulo honen bitartez, irakasle nahiz tutoreek eguneroko atazen kudeaketa gauza dezakete modu eroso batean: besteak beste, edukien planifikazioa eta gauzatzea, hutsegiteen kudeaketa, etab.
Gaur egun, koadernoaren bi bertsio desberdin daude kaleratuta:
- “Irakasle koaderno programatua”: kurtso haseran, irakasleak definitutako programazioa -bakoitzaren ordutegia kontutan izanik- egutegian txertatzen du. Modu honetan, programazioak denboran izan dituen aldaketak kudeatu behar dira (planifikatutako edukiren batekin denbora gehiago/gutxiago pasatu bada, irteera/greben ondorioz edukiak saio bat atzeratu behar badira, etab.).
- “Irakasle koaderno malgua”: programazioa ez da egutegian txertatzen, beraz, egunean eguneko planifikazioa (eta honen gauzatzea) kudeatu eta ebaluatu beharko ditu irakasleak.
Edozein modalitatetan lan eginda ere, koaderno digitalarekin aritzeko prozesua berbera da:
- Aurreprestaketa: koadernoa egunerokotasunean erabiltzen hasi aurretik, prestaketa lan batzuk egin behar dira. Ordutegia sartu eta programazioa zehaztu.
- Kudeaketa: kuaderno digitalaren egunerokotasuneko erabilera. Atal hau da modalitatearen arabera desberdintzen dena.
Jarraian azalduko ditugu koaderno digitalaren erabileraren inguruko zehaztapen guztiak: