7.NIRE TXOKOA
Menuko aukera honetan, eguneroko lanean ongi etor dakiguken hainbat dokumentu eta informazio aurki ditzakegu
7.1 DOKUMENTAZIOA
Aukera honekin, administratzaileak eskuragarri jarritako dokumentuak atzitu ahal izango ditugu.
Beheko irudian ikus daitekeen moduan, sailkatuta daude: lehenik, orokorrak; ondoren, ikasketa maila bakoitzekoak.
Dokumenturen bat deskargatu ahal izateko, dokumentuaren izenaren ondoan dagoen ikonoa klikatu behar da.
7.2 NIRE LINKAK
Atal honetan, interesatzen zaizkigun web orrietarako loturak gorde ditzakegu. Beheko irudian ikus dezakegun moduan, “web orria” dugu gordeta. Bisitatu nahiko bagenu, loturan klikatu beharko genuke.
Lotura berri bat gehitzeko, “Berria” botoia klikatu behar da.
Adibide moduan, Inikako web orria gehituko dugu gure loturen zerrendara. Horretarako, “Link-a” eremuan www.inika.net idatziko dugu (eremu horretan iada defektuz dagoen “http:/”ren ostean; “Testoa” eremuan, berriz, link hori zerrendan nola agertzea nahi dugun idatziko dugu: gure kasuan, “Inikako web orria” bezala izendatuko dugu.
Link berria gordetzeko, “Gorde” botoia klikatuko dugu; egindakoa ezabatu nahiko bagenu, “Ezabatu” botoia; eta zerrendara itzuli nahiko bagenu, “Atzera”.
Link berria sortu ostean, zerrendan gehitu dela egiazta dezakegu:
7.3 IRAKASLEEN ZERRENDA
Atal honetan sartuz gero, zentruko irakasle guztien zerrenda aurkituko dugu.
Irakasle baten izenaren gainean klikatzean, berriz, berari dagokion ordutegia kontsultatu ahalko dugu.