Helburuka gaiko

Aukera hau Zikloetako ikasgai edo arlo bat helburuka kalifikatzeko erabiltzen da. “NOTAK”> “ZIKLOAK” > “HELBURUKA GAIKO” aukerara sartzean, ondoko pantailara iritsiko gara:

irakaslepr

Hemen, “MAILA – GAIA” eta “IKASLEA” eremuak zehaztuko ditugu; “Ebal.” eremuan, defektuz, gauden ebaluaketa agertuko da. Dena den, datu hau aldagarria da. Behin zehaztapen hauek egindakoan agertuko den pantailak egitura hau izango du: bi lerro mota ikus ditzakegu, grisak batzuk, zuriak besteak. Gris kolorekoak, “Helburuak” dira; zuriak, berriz, esaldiak. Helburuak (grisak), esaldiak (zuriak) multzokatzeko erabiltzen dira. Soilik  administrariari dagokio sailkapen hau zehaztea eta irakasleak ezingo ditu helburuak aldatu: kalifikatu bakarrik.

Jarraian, pantailan aurkituko ditugun datuak eta funtzionalitateak deskribatuko dira.

irakaslepr

Pantailan honako datuak bistaratzen dira:

 

Nota (orokorra) Pantailako goiko eremuan dago. Ikaslearen gaiko nota orokorra zehazteko eremua.
Errekuperaketako nota (orokorra) Pantailako goiko eremuan dago. Ikaslearen gaiko errekuperaketako nota orokorra zehazteko eremua.
Helburua  Goiburuko griseko “Esaldiak” zutabean zehazten da helburua.
Gakoa Lehen zutabea. Helburuaren identifikatzailea. Inikan zehaztua.
Nota Helburua bera kalifikatzeko “Nota” zutabeko desplegabletik aukeratu.
Errekuperaketa Helburuaren errekuperaketa kalifikatzeko “Errek” zutabeko desplegabletik aukeratu.
Esaldia Helburu bakoitzaren barruko erregistro (zuri kolorekoak).
Gakoa Lehen zutabea. Esaldiaren identifikatzailea. Inikan zehaztua.
Nota Esaldiaren kalifikazioa. “Nota” zutabeko desplegabletik aukeratu.
Errekuperaketa Esaldiaren errekuperaketako kalifikazioa. “Errek” zutabeko desplegabletik aukeratu.
Oharra Gaiko oharra idazteko eremua.

 

Atal honek eskaintzen dituen aukerak ondokoak dira:

 au_hur Ikasle batetik bestera mugitzeko:

–       Argazkiaren ondoko “Aurrekoa” eta “Hurrengoa” botoiak erabil ditzakegu.

–       “Ikaslea” eremuko desplegablean aukeratu.

Kalifikazioen esleipena Kalifikazioak esleitzeko, kalifikazio-mota bakoitzari dagokion (helburu, esladi edo orokorra) “Nota”desplegablean aukeratu beharko da.
 irakaslepr
Helburu barruan testu-libreko esaldi berri bat gehitzeko.
 gorde Sarturiko datuak eta eginiko aldaketak gordetzeko “Gorde” botoia klikatu.
 impr1 Zehaztutako ikaslea eta gaiko esaldien noten informea bistaratzen du.
 impr2 Zehaztutako talde eta gaiko ikasle guztien esaldietako noten informea bistaratzen du.

Gaika

Notak kontsultatu nahiz sartu eta editatzeko, menuko “NOTAK” > “ OROKORRA: GAIKO” aukera erabiliko dugu.

“MAILA – GAIA” eremuan kalifikatu nahi den ikasgaia zehaztean, gai horretako ikasleen zerrenda bistaratuko da. “Ebal.” eremuan, defektuz, sistemak gauden ebaluaketa zehaztuko du (datua aldagarria izanik).

1_2_e_orok_gaika

Pantaila honek ondoko aukerak eskaintzen ditu:

Zehaztutako taldeko ikasle bakoitzaren izena eta talde naturala

Nota

Adierazitako ikaslearen ikasgaiko nota orokorra. Hau zehazteko desplegablean aukeratuko dugu dagokion kalifikazioa.

Errek.

Adierazitako ikaslearen ikasgaiko errekuperazioko nota. Zehazteko desplegablean aukeratuko dugu dagokion kalifikazioa.

Kontzeptuak

Zenbait kasutan, eta beti zentruak hala erabakita, “Nota” zutabeaz gain, beste batzuk aurkituko ditzakegu. Kontzeptuak dira hauek: “Prozedura”, “Kontzeptuak”, “Jarrera”… esaterako. (Batxilergoan, “Nota” eta “Errekuperazio-nota” zutabeak bakarrik agertzen dira).

Oharrak

 Ohar aurredefinituak esleitzeko aukera. Inikan aurrez definitu behar dira.
Oharra Ikasgaiko oharra. Testu librea.

Ikasleari oharra

Ikasleari dagokion ebaluaketako ohar orokorra. Tutoreak bakarrik du ohar hau idazteko aukera.
gorde Edozein aldaketa gordetzeko “Gorde” botoia klikatuko dugu.

 

Pantailaren azpiko eremuan, aukeratutako ikasgai eta taldearen inguruko hainbat estatistika ikusi ahalko ditugu.  Estatistiken eremuko lehen lerroan,  ikasgaiko suspentso, gaindituen eta notarik gabeko ikasleen ehunekoak ikus daitezke. Bigarren lerroan, berriz, kontzeptu ezberdinei eman zaien ehunekoen  araberako estatistikak ageri dira. Ehuneko hauek aldez aurretik Inikan zehaztu behar dira.

Gaika

“NOTAK” : “ZIKLOKA: Gaika” aukeran sartzean, zehaztutako ikasgaiko ikasle guztiak bistaratuko dira.

irakaslepr

Ikasle bakoitzeko honako zutabeak aurkituko ditugu:

  1. Ikasleen izen-abizenak
  2. Nota
  3. Errekuperaketa
  4. Jarrera
  5. Ebaluaketako hutsegite justifikatuen kopurua.
  6. Ebaluaketako hutsegite ez justifikatuen kopurua.
  7. Hutsegite ez justifikatuen eta gaiaren araberako %-en hutsegiteak.
  8. Oharra

 

Behar diren datuak betetakoan notak gordeko ditugu     gorde    botoia klikatuz.

Pantailaren beheko eremuan, irakasle bakoitzak dagokion ikasgai bakoitzeko suspentso, gaindituen eta notarik gabeko ikasleen ehunekoak ikus ditzake.

CUADERNO: “CUADERNO DIGITAL DEL PROFESOR”

Inika cuenta con su propio módulo “cuaderno digital del profesor”. A través del mismo, profesores y tutores tienen la posibilidad de llevar a cabo el seguimiento y la gestión de las tareas del día a día como, por ejemplo, la planificación y materialización de contenidos, gestión de faltas, etc.

Antes de poder hacer uso de este módulo, es preciso realizar ciertas tareas de configuración:

El proceso de puesta en marcha de cuaderno digital sería el siguiente:

  • Configuración: tareas correspondientes al administrador. Se trata de definir ciertos parámetros de cara a las diversas opciones que ofrece el cuaderno. Dichas tareas se realizarán en el subapartado cuaderno de la opción “Configuración” del menú general.
  • Programación: antes de comenzar a utilizar el cuaderno, es preciso introducir los datos que se gestionarán, posteriormente, en el día a día. Es decir: especificar la programación de las materias. Habitualmente, dicha tarea corresponde al profesorado (no obstante, el administrador cuenta con los permisos necesarios para ello).
  • Gestión: tareas relativas al uso -diario- del cuaderno digital.

A continuación se detallarán las opciones que ofrece dicho cuaderno: