EGUTEGI FORMATUA
Menuko aukera hau kontsultarako pantaila bat da. “Txantiloia” eremuan kontsultatu nahi dugun markoa zehaztu ostean, marko horri dagozkion saioak (hauen hasera eta amaiera orduak) bistaratuko dira.
Irakasle kuadernoaren administrari perfila
MARKOA ALDATU
Behin beharrezko markoak definitu ostean, bakoitzari dagokion ordutegi-taula zehaztuko dugu. Modu honetan, saio bakoitzaren hasera eta amaiera orduak mugatuta geldituko dira.
Hasteko, “Txantiloia” eremuan definituko dugu zein markorekin lan egingo dugun.
Erlaitz honek, ondoko aukerak eskaintzen ditu:
Saio berria gehitu | Aukera honen bitartez, ordutegi-taulan lerro bat gehiago sartuko da. |
Saioa editatu | Saio bakoitza hasera-ordua adierazteko eremu batez eta amaiera-ordua adierazteko beste batez mugatuta daude. Saio hauek editatzeko, beraz, eremu hauetako balioak aldatu eta “Gorde” botoia klikatuko dugu. |
Saioak posizioz aldatu | Saioen ordena aldatzeko, hauei dagozkien lerroak posizioz aldatuko ditugu. Horrela, lerro bakoitzari dagokion “gora” eta “behera”ko geziak erabiliko ditugu hauen ordena zehazteko. |
Saioa ezabatu | Saio (lerro) bat ezabatzeko, lerroari dagokion “Saioa” zutabeko zelda aktibatu eta “Aukeratuak ezabatu” botoia klikatuko dugu. |
Pantaila honen bitartez, aurrez definitutako mugen eta Inikan erregistratutako datuen arteko erlazioaren emaitzak bistaratzen dira, mintegiaren arabera sailkatuta. Hau da, zehaztutako mugak gainditzen dituzten gertaerak tratatzeko aukera ematen du.
Aukera honetara sartzean, ondoko eremuak zehaztuko ditugu:
Goiko irudian ikusten den moduan, zehaztutako mintegian, definitutako mugak gainditzen dituzten datuak bistaratzen dira. Kasu hauetan, zergaitia aztertzeko bete beharreko “Txostena” atalera zuzenean joateko aukera ematen du. Horretarako, “Txostena” linkean klikatuko dugu. Bertan beteko ditugu, muga gainditze horren inguruko hainbat atal (deskribapena, zergatia, zuzentze neurriak, balorazioa, etab).
Pantaila honen bitartez, aurrez definitutako mugen eta Inikan erregistratutako datuen arteko erlazioaren emaitzak bistaratzen dira. Hau da, zehaztutako mugak gainditzen dituzten gertaerak tratatzeko aukera ematen du.
Aukera honetara sartzean, ondoko eremuak zehaztuko ditugu:
Goiko irudian ikusten den moduan, zehaztutako taldean eta ebaluazioan, definitutako mugak gainditzen dituzten datuak bistaratzen dira. Kasu hauetan, zergaitia aztertzeko bete beharreko “Txostena” atalera zuzenean joateko aukera ematen du. Horretarako, “Txostena” linkean klikatuko dugu. Bertan beteko ditugu, muga gainditze horren inguruko hainbat atal (deskribapena, zergatia, zuzentze neurriak, balorazioa, etab).
Funtzionalitate hau administrariaren perfilari bakarrik dagokio.
Inikan erabiltzen diren datu desberdinak kontutan izanda, hauek gertaera baten aurrean izan ditzaketen berezitasunen adierazleak dira. Hau da, datuak euren jokaera “normaletik” ateratzen direnean -muga gainditzean-, atentzioa gertaeran eta honen zergatian zentratzeko modu bat da.
Demagun, irakasle baten ikasleen suspentso kopurua aztertu nahi dugula, %60ak baino gehiagok gainditu ez badu, kasua aztertu eta dagozkion neurriak hartu ahal izateko.
“Indikatzaileen panela” atalaren bitartez, muga hauek zehaztu, muga hauek gainditzen dituzten gertaerak zeintzuk diren identifikatu eta gertaera hauen inguruko azterketako datuak erregistratzeko aukera izango dugu.
Aukera honen bitartez, irakasle bakoitzari dagokion ordutegia erregistratu nahiz kontsultatu ahal izango dugu.
Hasteko, irakaslea zehaztuko dugu “Irakaslea” eremuan:
Ordutegian, saio lektibo, zaintza, osagarri eta bileren berri eman beharko da. Horretarako:
“Mota” eremuan, saio lektiboa edo bestelakoa den adieraziko dugu.
Sesio lektiboa aukeratzen badugu, adierazi behar ditugun datuak honako hauek dira:
“Besteak” mota saio bat gehitzekotan, berriz:
ORDUTEGIAREN KONTSULTA
Sartutako datuak ordutegi-taula moduan bistaratu ahal izateko, “Asteko ikuspegia” zelda aktibatuko dugu.
Irakaslearen koaderno digitalak zentruko ordutegi desberdinak kontsultatzeko aukera ematen du, besteak beste:
Aukera hauek, menuko sarrerekin bat datoz eta kontsultarako pantailak bakarrik dira (ez dute bestelako funtzionalitaterik eskaintzen):
Behin administrariak konfiguraketa lanak egin dituenean, maila eta ikasgai bakoitzeko programazioa zehaztu behar da. Ataza hau, irakasleei dagokie (nahiz eta administrariak izan horretarako baimenik).
Kontutan izan, programazioen esleipena GAIKA nahiz MINTEGIKA egin daitekeela:
Bi kasuetan esleipen prozesua bera da. Jarraian azalduko dugu:
Menuko aukera hau, hiru erlaitzetan banatuta dago:
Jarraian azalduko dugu erlaitz bakoitzaren funtzioa:
Gerta liteke zentru batean ordutegi desberdinak izatea (adibidez, ikasketa-maila bakoitzeko edo ziklo bakoitzeko ordutegi bat). Behar hauei erantzuteko, marko desberdinak definituko ditugu.
“Berria” erlaitzean, administrariak ordutegi desberdin bakoitzeko marko berri bat sortuko du. Markoak sortu eta izendatzea izango da bere lana, beraz.
MARKO BERRI BAT SORTU: Marko berri bat sortzeko, “Deskribapena” eremuan zehaztuko dugu marko berriari dagokion izena. Sistemak, defektuz, “Markoa” eremuko datua beteko du. Marko berria sortzeko, botoia klikatuko dugu.
MARKOA EZABATU: Existitzen den marko bat ezabatzeko, dagokion “Ezabatu” zutabeko zelda aktibatu eta botoia klikatuko dugu.
MARKOA EDITATU: Markoren bati izena aldatzeko, dagokion “Deskribapena” eremuan beharrezko aldaketak egin ostean botoia klikatu.