IRAGANERA

irakaslepr “IRAGANERA”

Gezi honen bitartez, hiru eragiketa gauza ditzakegu:

  • Saio kontsekutiboen artean:
    • Bi saio bat egitea.
    • Bi saioetako edukia egunez trukatzea.
  • Saio-ez kontsekutiboen artean:
    • Saio bateko edukia bestera pasa eta tarteko saioak mugitzea.

Hiru eragiketa hauen abiapuntua bera da: lehenik, interesatzen zaigun saioari dagokion irakaslepr botoia klikatuko dugu. Jarraian, saio hori baino lehenagoko beste saioa zein den zehaztuko dugu (bat egin edo trukatu nahi duguna, hain zuzen ere).

Horretarako, irakaslepr botoia klikatu ostean agertzen den pantailan, “Aukeratu saioa” eremuko desplegablean zehaztuko dugu iraganeko saio hori:

irakaslepr

Hemen banatzen da bidea: aukeratutako bi saioak kontsekutiboak badira, aukera batzuk izango ditugu; ez badira, beste batzuk.

SAIOEN KUDEAKETA

Saio lektiboari dagokion ikasgaiaren izenaren gainean klikatzean, leiho berri bat irekiko da. Bertan izango dugu saioren planifikazioa nahiz ebaluazioa eta jarraipena burutzeko aukera. Leihoak hainbat erlaitz ditu: “Datuak”, “Hutsegiteak”, “Kalifikazioak”, “Jarraipena”, “Arau-hausteak”, eta “Baliabideak”.

saioen_kudeaketa_malgua

DATUAK

Erlaitz honetan saioen planifikazioa burutu eta gauzatzea ebaluatuko dira. Ondoko taulan zehaztuko da atal bakoitza burutzeko bete beharreko eremuak zeintzuk diren.

PLANIFIKAZIOA Unitatea (*) Saio horretako edukia zein unitateri dagokion. Eremuan bertan idatz dezakegu.
Jarduera (*) Saio horri dagokion jarduera. Eremuan bertan idatz dezakegu.
Aurreikuspena Saio horretarako planifikatutako ekintzen zehaztapena.
EBALUAZIOA Saioa eman al da? Aurreikusitakoak gauzatu diren ala ez.
IKT-rik erabili? Edukia Aurrera eramateko IKTak erabili diren ala ez.
Jarduera amaitutzat eman. Aurreikusitako ekintzak amaitu diren ala ez.
Nola joan da? Saioaren balorazioa.

 

(*) Unitate eta jardueren kudeaketa:

Saio bati dagozkion unitate eta jarduerak esleitzeko, eremuetan idazteaz gain bada beste aukera bat: irakasleak kurtso haseran zehaztutako programazioaz baliatzea. Honela, pantailaren eskuinean dagoen “Unitateak” eremuko zerrendatik aukera dezakegu saio bati esleitu beharreko edukia. Horretarako, lehenik Unitatea aukeratuko dugu: hau, bilatzailean idatz dezakegu edo zerrenda errepasatuz bilatu. Unitatea klikatzean, honen barruko jarduerak desplegatuko dira. Hauen artetik aukeratuko dugu saioari dagokiona. Modu honetan, programazioan ezarritako Unitate eta Jarduera horri dagozkion “aurreikuspena” ere esleituta geldituko zaio saioari.

Ondoko irudian ikus dezakegu, ezkerreko “Unitateak” eremuko “SOKRATES” unitateko “Jar-2” jarduera aukeratu ostean, leiho bereko “Aurreikuspena” eremua automatikoki zehaztuta geldituko dela. (Programazioan aurreikuspenik zehaztuta ez balego, hau litzateke aurreikuspen hori eskuz betetzeko unea).

jarduera-esleitu

Bestalde, jardueren esleipena dela-eta, jarduera bakoitzaren egoera kolore batez adierazten dela esan dezakegu:

  • Berdea: Jarduera bat inongo saiori esleitu ez bazaio.
  • Gorria: Jarduera bat saioren bati esleitu bazaio.
  • Grisa: Jarduera bat amaitutzat eman bada (“Jarduera amaitutzat eman” zelda aktibatu).

 

GAINERAKO ERLAITZAK (HUTSEGITEAK, KALIFIKAZIOA, JARRAIPENA, ARAU-HAUSTEAK, BALIABIDEAK)

Erlaitz hauek, Inikaren gainerako ataletarako laster-bideak dira. Adibidez, “Hutsegiteak” erlaitzera joz gero, saio hori dagokion taldeko ikasleen hutsegiteak kudeatzeko pantaila aurkituko dugu. Inikaren “Hutsegiteak” > “Saioka: Gaiko” atalean aurkituko dugun bera. Erlaitz hauek saioaren kudeaketaren barnean sartzearen arrazoia, saio baten kudeaketa integrala erraztea izan da. Modu honetan, pantaila beretik kudea baitaitezke saio baten inguruko aspektu guztiak.

Erlaitz bakoitzaren funtzionamendua ezagutzeko, jo bere izenak adierazten duen manualeko atalera.

 

SAIO BERRIEN TXERTAKETA / EZABAKETA

TXERTAKETA

Saio berri bat txertatzeko, ordu eta egunari dagokion zelda txuriaren gainean klikatzean leiho berri bat bistaratuko da. Bertan zehaztuko ditugu txertatzera goazen saioaren ezaugarriak:

  • Aukeratu saio-mota: “Lektiboa” nahiz “Pertsonala izan daiteke.

SAIO LEKTIBOA

Saio lektiboa txertatzera bagoaz, “Aukeratu Gaia” desplegablean zein gaitakoa den adieraziko dugu. Jarraian, “Unitatea” eta “Jarduera” idatziko ditugu. Saioa txertatzeko, “Gorde” botoia klikatuko dugu.

saioa_gehitu_lek

 

SAIO PERTSONALA

Saio pertsonalak, astero errepikatzen ez direnak dira. Adibidez, medikuarengana bagoaz. Kasu honetan, eguna(k) eta ordua(k) zehaztuko ditugu. “Testua” eremuan oharren bat idazteko aukera izango dugu. “Gorde” botoian klikatuz, saioa txertatuko da.

saioa_gehitu_perts

 

EZABAKETA

Saio bat ezabatzeko, honi dagokion zakarrontzia botoia klikatu eta eragiketa baieztatuko dugu.

IKASGAIKOA

Irakasle koadernoaren bigarren bistaratze-modua, “ikasgaikoa” erlaitzean agertzen dena, ikasgai bateko aste osoko saioena da.

Hau honela, pantaila honetara sartzean, irakasleari aste osoan dagozkion saioak bistaratuko dira, ikasgaika sailkatuta. Erlaitz honen funtzionamendua “Astekoa” erlaitzaren oso antzekoa da: informazioa modu beretsuan kudeatzen  da, aldatzen den gauza bakarra datuak bistaratzeko modua baita.

asteko_agenda_ikasgaiena

Hasteko, ondoko datuak zehaztuko ditugu:

  • “Maila – Gaia”: kontsultatu nahi dugun ikasgaia eta maila.
  • “Iragazkia”: eremu honetan, “Asteko filtroa” aukeratuz gero:
    • Asteko filtroa: kontsultatu nahi dugun asteko egun bat aukeratu eta aste horri dagozkion saioak bistaratuko dira (“aurrekoa” botoiaren bitartez, aurreko asterantz mugituko gara; “gaur” botoiaren bitartez, aste honetan kokatuko gara; “hurrengoa” botoiaren bitartez, hurrengo asteko saioetara joango gara).
  • “Iragazkia”: eremu honetan “Daten artean” aukeratuz gero:
    • “Noiztik” eta “Nora” eremuetan kontsultatu nahi den data-tarteko hasera eta amaiera datak zehaztu.

Bistaratuko dena ondokoaren antzeko pantaila bat izango da:

ik_ia_2

Bertan, egun bakoitzean irakasle bakoitzari dagozkion saioak bistaratuko dira.

  • Saioetan jarduerarik esleituta ez badago, ajustes botoia klikatuz irekiko den pantailan gauzatuko dugu esleipena (asteko agendan azalduta dagoen modu berean).
  • Saioren batean jardueraren bat esleituta badago, honen izenburua agertuko da eta, azpian, saioaren ebaluazioa (“IKTen erabilera”, “Aurreikuspena” eta “Nola joan da?” edo balorazioa).

Hau honela, erlaitz honetan ere saioen planifikazioa burutu, eta hauen gauzatzea ebaluatuko dira.

Labur azalduta, ondokoak dira pantaila honek eskaintzen dituen aukerak.

ajustes  Saioak kudeatzea. https://help.inika.net/eu/saioen-kudeaketa2/ atalean azaltzen da prozesua.
ik_unitatedeskr  Saioa ebaluatu.
ik_aa_jardamaitu  Jarduera bat amaitutzat emateko.
ik_aa_saioamaitu  Saioa amaitutzat emateko.

 

ASTEKOA

Aurreprestaketa lanak uztartuz lortutako emaitza da pantaila hau: Administratzaileak egindako markoak eta egutegi lektiboa ezartzea; irakaslegoak ondoren egindako ordutegiaren txertaketa.

Asteko egutegiak ondoko itxura izango du: irakasle bakoitzari dagozkion aste guztiko ikasgaietako eta zaintzetako saioak bistaratuko dira, kolore desberdinez bereiztuta.

Sistemak, defektuz, gauden asteko ordutegia bistaratuko du. Dena den, goian eskubian dauden “<” eta “>” gezien bitartez, astez alda gaitezke.

aa_aa_pant1

 

Goiko irudian ikus daitekeen bezala, saioak kolore desberdinez bereizten dira:

aa_koloreak


Saio lektiboei dagokienez, zelda bakoitzean ondorengo informazioa adierazten da:

  • Ordutegia: 08:50 – 09:40
  • Gaia-Taldea: BATX 1A BIOLOGIA ETA GEOLOGIA
  • Zaintza orduen kasuan, ordu horretan zaintzan egon zarela adierazteko lasterbidea daukagu: zeldan bertan klikatuz baiezta dezakegu.
  • Zeldaren gainean sagua kokatzean, leiho berri batean adieraziko da bertan zein jarduera dauden esleituta (bakarren bat esleituta dagoen kasuan).

aa_aa_pant2

  • Saio bat amaitutzat ematen dugunean, asteko agendan grisez agertuko da.

 

Ordutegiko saioekin egin daitezkeen eragiketa desberdinen bitartez gauzatzen dira irakasle baten eguneroko kudeaketa-lanak.

 

Kudeaketa gauzatzeko, saio bakoitzeko aukera desberdinak ditugu:

  • Saio berrien txertaketa / Saioen ezabaketa.
  • Saioen kudeaketa (planifikazioa / balorazioa).

Jarraian azalduko dugu aukera bakoitza:

IRAKASLE KOADERNO MALGUA

Irakasle koadernoaren bertsio malgu honek asko sinplifikatzen du irakasleen eguneroko kudeaketa-lanen gauzatzea. Haseratik edukiak denboralizatuta ez izateak, kurtsoan zeharreko jarduerak egokitu eta jarraipena burutzeko malgutasuna eskaintzen du. Modu honetan, errazagoa da kudeaketa hau gauzatzea.

Irakasle koadernoa bi erlaitzetan banatuta dago. Erlaitz bakoitza datuak bistaratzeko modu bat da:

  • Astekoa: aste guztiko ikasgai eta jardueren planifikazioa bistaratu eta kudeatzeko.
  • Ikasgaikoa: ikasgai bakoitzaren aste osoko jardueren planifikazioa bistaratu eta kudeatzeko.

Aurrez aipatu moduan, datu berdinak bi modu desberdinetan adierazten dira. Irakasle bakoitzari dagokio erabakitzea zein modutan egiten zaion erosoago lan egitea.

IRAKASLE KOADERNO PROGRAMATUA

Irakasleek kurtso haseran egin beharreko konfigurazio-lanetatik hasita (ordutegia eta programazioen zehaztapenak) osatutako egutegi moduko bat da. Programazioan zehaztutako saio guztiak ordutegian txertatzen dira, irakaslearen ikasgai bakoitzeko egutegi zehatz bat sortuz.  Modu honetan, kurtso haseratik zehaztuta geldituko da ikasturteko saio bakoitzean eman beharrekoa.

Irakaslearen lana da hauen denboralizazioaren jarraipena egitea: planifikatutakoa baino saio gehiago behar izan badira eduki batekin, saio hauek egutegian txertatzea; planifikatutakoa baino saio gutxiago behar izan badira, saioak egutegitik ezabatzea; arrazoiren batengatik (greba, ibilaldia, etab.) eduki bat planifikatutako saioan eman ez bada, eduki hau eta hurrengoak ondorengo saioetara mugitzea, etab.

Modalitate zehatzena da. Eragiketa eta funtzio desberdinak izan behar dira kontutan kudeaketa behar bezala gauzatzeko. Jarraian azalduko dira eskaintzen dituen aukera desberdinak:

KUDEAKETA

Behin irakasleari dagozkion aurreprestaketa lan horiek egindakoan, eguneroko kudeaketa gauzatzeko prest dago aplikazioa. Jakin, kudeaketa hau gauzatzeko bi modalitate desberdin daudela:

  • Irakasle koaderno osoa:
  • Irakasle koaderno lighta:

Jarraian azalduko ditugu aukera hauetako bakoitzari dagozkion prozesuak.

GURASOEKIN BILERAK

Guraso-bileretatik jasotako informazioa gordetzeko aukera ematen du Inikak. Pantaila honek, beraz, gurasoekin izandako bileretako datuak bildu eta kontsultatzeko aukera ematen du.

guraso_bilerak

Maila Zein mailatako ikaslea den.
Ikaslea Bilera zein ikasleren inguruan gauzatu den.
Data “Noiztik” eta “Nora” daten arteko bilerak bistaratzeko.
ik_unitateagehi Bilera berri bat erregistratzeko. Irekiko den leihoko datuak beteko ditugu:

guraso_bilerak2

Data Bilera zein egunetan burutu den.
Partaideak Bilerara bertaratu direnak. Aktibatu dagokion zelda.
Publikoa Edukia publikatzeko:

  • “Ikastetxea”: Inikan ikusgai jarriko da kurtsoko eta datozen kurtsoetako tutoreentzat.
  • “Familia”: Inikan ikusgai jarriko da gurasoentzat.
Edukia Bileran tratatutako gaien eta hartutako erabakien nondik norakoak.

Aldaketak gordetzeko, gorde botoia klikatu.

bilerairizpideak

Zentruan guraso-bileretarako protokolorik zehaztuta balego, (“Konfigurazioa” > “Parametroak” atalean), botoi honetan klikatzean bistaratuko dira jarraibideak.

ik_unitatedeskr

Bileraren batean jasotakoak editatzeko, dagokion “editatu” botoian klikatu eta bistaratuko leihoan beharrezko aldaketak egin.

Aldaketak gordetzeko, gorde botoia klikatu.

tutorepr Pantaila honen edukia jasoko duen informea bistaratu nahiz inprimatzeko.