SAIOEN KUDEAKETA

Irakasle koadernoaren eguneroko erabilera, asteko agendako saioen kudeaketaren bitartez gauzatzen da. Saio baten izenburuaren gainean klikatzean, honen xehetasunak bistaratuko dira; besteak beste, esleituta dituen jarduerak, eta ikasgaiaren eguneroko jarraipena gauzatzeko erlaitzetara loturak (Hutsegiteak, Kalifikazioak, Jarraipena, Arau-hausteak eta Zereginak).

Pantaila hau bi eremutan banatuta dago:

  • Unitateak: pantailaren eskuin aldea. Programazioan (menu nagusiko “Kuadernoa” aukerako “Programazioa” atalean) definitutako unitateak (eta hauei dagozkien jarduera eta zereginak). Hau da, programaioa bera. Irakasle koaderno digitalaren zati estatikoa da: datu hauek urte batetik bestera mantendu egiten dira.
  • Saioko jarduerak:  pantailaren ezker-aldea. Saio bati dagozkion jarduerak dira.

ik_aa_unitateak

Ondokoak dira pantaila honek eskaintzen dituen aukerak:

  • jarduera_gehitu: programazioan aurrez sortu gabeko jarduera bat saioari esleitzeko. Programazioan aurrez definitu gabeko jarduera bat saio batera esleitu ahal izateko. Modu honetan sortutako jarduerak ez dira programazioan txertatzen (asteko agendan bakarrik), beraz, ez dira datorren ikasturteko programazioan mantenduko.
  • zereginagehitu: zereginak gehitzeko. Programazioan aurrez definitu gabeko jarduera bat saio batera esleitu ahal izateko. Modu honetan sortutako zereginak ez dira programazioan txertatzen (asteko agendan bakarrik), beraz, ez dira datorren ikasturteko programazioan mantenduko.
  • Jarduera esleitu: aurrez programazioan zehaztutako jarduerak saioari esleitzeko.

JARDUERA GEHITU

Jarduera berri bat gehitzeko, ondoko eremuak zehaztuko ditugu:

  • Unitatea: jarduera berri hau programazioan existitzen den Unitateren batean sartu nahi badugu, eremu honetan zehaztuko dugu Unitate hori; bestela, “Unitaterik gabe” aukera utziko dugu.
  • Jardueraren izenburua: gehitu nahi dugun jarduerari dagokion izena.
  • Jardueraren edukia: jardueraren aurkezpena edo/eta xehetasunak.
    • Inika testu editore bihurtzen da Unitate eta jarduera desberdinen edukiak modu txukunean antolatu eta multimedia baliabide desberdinak erabiltzeko aukera eskainiz.

ik_aa_jardsortu

 


JARDUERA ESLEITU

Eragiketa honen bitartez, saio bakoitzean programazioa zehazterakoan sortutako zein Unitate eta jarduera gauzatuko diren zehaztuko dugu.

Horretarako, jarduerak saio bati esleitzeko, eskuinaldean dagoen “Unitateak” eremuan zentratuko gara. Bertan ikus dezakegun Unitateen zerrendan ondoko informazioa eskaintzen da:

  • Aurreikusitako jarduera kopurua: Unitate hori osatzen duten jarduera kopurua.
  • Aurreikusitako jardueren egoera eta bakoitzaren kopurua:
    • Esleitu gabe (Berdez): jarduera ez da inongo saiorekin lotu.
    • Esleituta (Horiz): jarduera saioren bat -edo gehiagori- lotua izan da.
    • Emanda (Grisez): esleitutako jarduera amaitutzat eman da.

OHARRA: “Aurreikusitakoak” eremuko jarduera kopuruak ez du zertan “egoera” desberdinetako jarduera kopuruarekin bat etorri behar (hau da, “aurreikusitakoak” eremuko kopuruak ez du eremu berdeko, horiko eta griseko jarduera kopuruaren baturaren berdina izan behar).

 

Jarduera saio bati esleitzeko, ondoko pausuak jarraituko ditugu:

(1) Unitateen zerrendatik interesatzen zaigunaren gainean klikatuko dugu (Adibidez, “Sarrera. Unibertso, Eguzkia eta Lurraren jatorria”).

(2) Jarraian, honi dagozkion jarduera desberdinak bistaratuko dira.

ik_aa_jardesleitu_3

 

(3) Hauen artetik interesatzen zaigunaren gainean klikatzean, automatikoki esleipena gauzatuko da.

ik_aa_jardesleitu_4

Goiko irudian ikus daitekeen moduan, esleipen prozesuan eman diren aldaketak ondokoak izan dira:

  • Saioari dagozkion xehetasunetan (ezkerreko eremua) “Sarrera. Unibertso, Eguzkia eta Lurraren jatorria” unitateko “Unibertsoaren ezagutza. Ideien eboluzioa” jarduera gehitu da plangintzan.
  • Unitateen zerrendan, (eskuineko eremuan) “Unibertsoaren ezagutza. Ideien eboluzioa” jarduera kolore berdetik horira pasa da (orain esleituta agertzen da).
  • Kontutan izan, saio bati jarduera bat baino gehiago eslei dakizkiokeela eta, modu berean, jarduera bera saio bat baino gehiagotara eslei daitekeela.
    • Jarduera bakoitzaren ondoan dagoen zatikian, izendatzaileak adierazten du zenbat saiotarako aurreikusi den jarduera hori; zenbakitzaileak, berriz, zenbat saiotan esleitua izan den.
    • Hau honela, “aurreikusitakoak” eremuko jarduera kopuruak ez du zertan “egoera” desberdinetako jarduera kopuruarekin bat etorri behar.

Iada esleitutako Unitate eta jarduerekin ondoko eragiketak gauza ditzakegu:

ik_aa_saioamaitu Saioa amaitutzat eman  Saioko edukiekin amaitu badugu, zelda hau aktibatuko dugu.
ik_aa_editatu Unitatea editatu  Unitateari dagokion botoi honetan klikatuz gero, unitatearen izenburua eta deskribapena editatzeko aukera izango dugu.
ik_aa_editatu Jarduera editatu Jarduerari dagokion botoi honetan klikatuz gero, unitatearen izenburua eta deskribapena editatzeko aukera izango dugu.
ik_aa_ezabatu Jarduera saiotik kendu  Esleitutako jarduera bat saiotik kendu nahi izanez gero, dagokion “zakarrontziaren ikonoan” klikatuko dugu.
ik_aa_jardamaitu Jarduera amaitutzat eman  Esleitutako jarduerarekin gehiago jarraituko ez badugu, zelda hau aktibatuko dugu.
Jarduera ebaluatu Behin planifikatutako jarduerak aurrera eraman direnean, hauen ebaluazioa gauzatu behar da. Horretarako, jardueraren izenburuaren gainean klikatzean irekiko den leihoko datuak zehaztuko ditugu:

  • “IKT-ak erabili?”: IKTak erabili baditugu jarduera aurrera eramateko.
  • “Aurreikuspena”: Programazioan zehaztutako aurreikuspena bistaratuko da eremu honetan.
  • “Nola joan da?”: Jarduera gauzatu osteko ebaluazioa. (Aurreikuspeneko oharrak kopia ditzakegu ebaluazio-eremuan, horretarako dagoen loturan klikatuz).

ik_aa_jardebal

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude