Bigarren eranskina betetzeko hainbat datu Inikako beste zenbait ataletatik inporta daitezke. Jakin, inportatutako datu hauek guk geuk idatzitakoen osagarri ere izan daitezkeela, hau da, gure aportazioen eta Inikan gordetako datuen konbinazioa gauza daiteke.
Honela burutu daiteke inportazioa:
ERREFORTZUA BEHAR DUTEN EREMUAK. Atal honetako “Inportatu” botoiaren bitartez, lehen eranskineko “Hezkuntza errefortzua behar duten eremu-gaiak” ataleko datuak inporta ditzakegu.
HIBParen JARRAIPENA ETA BALORAZIOA. Atal honetan, bi azpi-atal bereizten dira:
- Irakasle-taldea. Ikasturtean zehar eman diren ebaluazio-bilera bakoitzean jasotako informazioa da hona inportatuko dena (Menu nagusiko “Jarraipena” atalaren barruko “Ebaluazio-bilerak” aukeran dagoen “Ikaslea” atalekoa, hain zuzen ere). Horretarako, ebaluazio bakoitzari dagokion “importar” botoian klikatuko dugu. “Editar” botoiarekin bitartez, edozein aldaketa gauza dezakegu bertan.
- Familia. Ikasturtean zehar ikasleen sendiarekin izandako bileretan jasotako informazioa da hona inportatuko dena. Horretarako, ebaluazio bakoitzari dagokion “importar” botoian klikatuko dugu. “Editar” botoiarekin bitartez, edozein aldaketa gauza dezakegu bertan.