Atal honen bitartez, eskegita dauden dokumentuak eta estekak eskuratzeko aukera izango dugu.
Pantaila hau bi erlaitzetan banatuta dago:
- Irakasleak: irakasleen intereseko dokumentuak eskuratzeko aukera.
- Ikasleak: ikasleen intereseko dokumentuak eskegitzeko aukera.
IRAKASLEAK
Pantaila hau honela antolatuta dago:
- Dokumentu orokorrak: atal honetan, ikastetxeko dokumentu orokorrak eskuratu ahal izango dira. Hau da, ikasketa mailaren menpe ez daudenak. Adb: arautegia, aktak, etab.
- Gainerako dokumentuak: gainerako dokumentuak, ikasketa mailaren arabera sailkatuko dira (HH/LHkoak batetik, DBHkoak bestetik, eta berdin BATX eta ZIKLOetako dokuemtazioarekin ere).
Fitxategi eta esteka hauek modu ordenatuan eskegitzen dira, hau da, eremu hauetako bakoitzean “karpetak” sortuz. Horrela, karpeta bakoitzean dagozkion fitxategiak eta estekak multzokatuz, informazioa txukun eta antolatuta mantenduko da. Adibidez, “AKTAK” karpetaren barruan, ikasturtean zehar izandako bileren akten multzokatzea.
Ondokoak dira pantaila honek eskaintzen dituen aukerak:
Multzo baten barruko edukia bistaratzeko. | |
Eskegita dagoen fitxategiren bat deskargatu edo loturaren bat atzitzeko, botoi hau klikatu eta automatikoki gauzatuko da eragiketa. |
IKASLEAK
Ikaslearen ondoko datuak zehaztuko dira aukeraketa burutzeko:
Jarraian, iada ikasleak eskura dituen dokumentuak zerrendatuko dira.
Dokumentu berri bat gehitzeko, botoia klikatu eta bistaratuko den leihoko datuak zehaztuko ditugu:
- Deskribapena EU/ Deskribapena ER: Dokumentuari dagokion azalpena (Euskaraz zein Gazteleraz).
- Fitxategi atxikia: “Gehitu” botoia klikatuz, publikatu beharreko dokumentuaren kokapena zehaztuko dugu.
- Baimenak: fitxategia nork ikus dezakeen zehaztuko dugu (irakasle, tutore, guraso, orientatzaile).
Zehaztapenak gordetzeko, botoia klikatuko dugu.
Behin dokumentua publikatuta dagoela, aukera desberdinak ditugu:
- : publikatutako dokumentu bat ezabatzeko, dagokion zelda aktibatu eta “Aukeratutakoak ezabatu” botoia klikatuko dugu.