Atal honetan, tutoreak eta orientatzaileak gainerako espezialistek ebaluazio-bileretan bere taldeko ikasleen inguruan egindako balorazio eta ekarpenak jasotzeko aukera daukate.
Pantaila honek eskaintzen duen informazioa eta aukerak bi zatitan antolatuta daude. Goiburukoa batetik; edukia bestetik.
Hasteko, goiburukoan ondoko datuak zehaztuko ditugu:
| Maila | Ikasleari dagokion taldea. |
| Ebaluaketa | Ebaluatu nahi den ebaluaketa. |
| Ikaslea | Ebaluatu nahi den ikaslea. Ikaslea aukeratzeko modu desberdinak daude:
Eremu honetan ikaslerik zehazten ez badugu, aukeratutako taldeko ikasle guztiak bistaratuko dira. |
| Data | Ikaslearen inguruan hartutako erabakiak zehatz ditzakegu eremu honetan. |
Goiburuko-datuak zehaztu ostean, pantailaren edukia bistaratuko da honela antolatuta:
| Ikaslea | Aukeratutako taldeko ikaslearen izen-abizenak. |
| Erabakiak | Ikaslearen inguruan hartutako erabakiak zehatz ditzakegu eremu honetan. |
| Balorazioa | Ikaslearen inguruko balorazioak zehatz ditzakegu eremu honetan. |
| Tutore oharra | Tutoreak ebaluaketa horretan ikasleari idatziriko oharra. (Kontsultarako datua). |
| Hutsegiteen totalak | Ikasleak ebaluaketan zehar izandako ez-etortzeen inguruko informazioa: Justifikatuak, Ez-justifikatuak, Kaleratze/Etxeratzeak etab. |
| Eginiko aldaketak jasotzeko, “Gorde” botoia klikatu. |
