ERRESERBAK

Baliabide bat erreserbatzeko, ondoko zehaztapenak burutuko ditugu:

  • “Maila-Gaia”: baliabide zein maila, talde eta ikasgaitan erreserbatu nahi dugun.
  • “Multzoak”: zein baliabide multzoko baliabidea den.
  • “Baliabideak”: baliabidea zehaztu.

irakaslepr

Zehaztapen hauen ostean, egutegi bat agertuko da pantailan: une honetan gauden asteko egutegia, hain zuzen ere. Erreserba-data zehazteko bi modu ditugu: bata, “Aukeratu errekurtsoarentzako eguna” eremuan klikatuz agertuko den egutegian zehaztea zuzenean. Bestea, goian erdialdean ageri diren “Aurrekoa-Hurrengoa” botoiak erabiliz behar dugun astera arte mugitzea.

irakaslepr

Erreserba-data aurrean dugunean, baliabidea egun horretako zein saiotan erreserbatu nahi dugun adieraziko dugu Dibujo 5  botoia klikatuz. Automatikoki erreserba burutuko da.

irakaslepr

Guk geuk eginiko erreserbaren bat ezabatu nahiko bagenu, erreserba burutu dugun saioko eliminar  botoian klikatu besterik ez dugu egin behar. Jakin, ordea, ezingo dugula beste inoren erreserbarik ezabatu; aldi berean, inork ezingo du guk egindako erreserbarik ezabatu. (Horrelakorik behar izanez gero, zuzendu administrariarengana).

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude