“Konfigurazioa” ataleko azken bi aukeren bitartez, zentruko garraio-zerbitzuaren kudeaketa gauza dezakegu: “Garraioa aurtengoa” aukerak, abian den ikasturteko datuak kudeatzeko aukera ematen du; “Garraioa hurrengo ikasturtea” aukera, aldiz, datorren ikasturterako behin-behineko datuekin aritzeko eta planifikazioarekin hasteko aukera ematen du.
Pantaila hauen bitartez, garraio-zerbitzua erabiltzen duten ikasleei ibilbidea eta geltokia esleituko dizkiegu. Multzoka egin beharreko zeregin bat da: ibilbide eta geltoki bakoitzeko ikasleak takada batean tratatzeko aukera ematen du.
AURTENGOA
Menuko aukera honen bitartez administrariak aurtengo ikasturteko garraio zerbitzuaren kudeaketa gauzatzeko aukera izango du. Ikasle bakoitzari dagokion “autobus linea” eta “geltokia” esleituko dizkio.
Horretarako, botoia klikatuko dugu. Jarraian, ondokoa bezalako pantaila bat bistaratuko da:
Linea eta geltoki jakin bat ikasleei esleitzeko, ezkerreko eremuko zerrendan linea horretakoak diren ikasleen “aukeratu” zutabeko zelda aktibatuko dugu; jarraian, eskuinaldeko “Ibilbidea” eremuan zehaztuko dugu zein autobus linea erabiltzen duten aukeratutako ikasleek; “Geltokia” eremuan, berriz, aukeratutako ikasle hauek zein geltokitakoak diren.
botoia klikatzean, aukeraketa gordeko da.
Ikasleren bati dagokion “Linea” edo “Geltokia” aldatzeko, “Linea” zutabeko desplegablean aukeratuko dugu dagokiona eta jarraian botoia klikatuko dugu.
Ikasleren bat zerrenda honetatik ezabatzeko, “Ikaslea” zutabeko zelda desaktibatu eta botoia klikatuko dugu.
HURRENGO URTEKOA
Hurrengo urtera begirako garraio-zerbitzuaren kudeaketa modu beretsuan gauzatzen da. (Ikus aurreko atala).
Kasu honetan desberdintzen den aukera bakarra ondokoa da: “Garraioko datuak kopiatu urte batetik bestera”. Botoi honen bitartez irekiko den leihoan, aurtengo ikasturtean garraio-zerbitzua erabili duten ikasleen zerrenda bistaratuko da. Bertatik aukeratuko ditugu datorren urtera begira datu berdinekin mantentzea interesatzen zaizkigun ikasleak eta botoia klikatuko dugu.