HASIERA

Dokumentu honetan zehar, Inikaren erabilpenean trebatzeko zehaztapenak aurkituko dituzu. Sarrera bakoitza menuko atal bati dagokio.

Inikaren menua konfiguragarria da aplikazioa zentruaren beharretara egokitu ahal izateko. Hau da, administrariak zentruari interesatzen zaizkion menuko aukerak gaitu/desgaitzeko aukera du.  Hau honela, gidaliburuan zehar Inikak eskaintzen dituen aukera guztiak deskribatzen diren arren, kontutan izan gerta litekeela dokumentu honetan adierazitako atalen bat Inikako menuan ez agertzea.


Inikako web orrira sartzean, ondoko haserako pantaila aurkituko duzu: Inikarako sarbide eremua da.

0_1_login

Bertan, erabiltzaile eta pasahitza sartuko ditugu. “Erabiltzailea” eremuan, erabiltzaile izena idatzi; “pasahitza” eremuan, pasahitza. Aplikaziora sartzeko, “Login” botoian klik egin.

Pasahitza ahaztuz gero, “Pasahitza gogoratu” loturan klikatu eta eskatutako datuak sartu (Inikako erabiltzailea eta helbide elektronikoa).

pasahitza_aldatu

Sartutako datuak zuzenak badira, esteka bat bidaliko zaigu gure helbide elektronikora. Esteka horretan klikatuz, pasahitza aldatzeko aukera izango dugu.

Segurtasun kontuak medio, une honetan, ondoko bi kasuetan ohartarazpen mezu bana jasoko dugu:

  • Irakasleek pasahitza aldatzeko aukera badute eta aukeratutako pasahitzak 6 karaktere baino gutxiago baditu, mezu bat agertuko zaigu karaktere kopurua 6 baino handiagoa izatea gomendagarria dela esanez.
  • Edonor beste norbaiten erabiltzaile-pasahitzarekin Inikan sartzen saiatzen bada eta 3 saiakeretan huts egiten badu, erabiltzailearen “jabeari” e-mail bat bidaliko zaio abisu modura.

Guztia ongi joan bada, berriz, ondoko pantaila honen aurrean aurkituko gara:

Hasierako orri honetan hainbat atal bereiziko ditugu. Jarraian azalduko ditugu ondoko irudian zenbakitutako atalak:

0_2_e_hasiera

  1. Hizkuntza – aldaketa: euskaraz edo gazteleraz lan egiteko aukera dago.
  2. Menu nagusia.
  3. Profil – aldaketa: bertatik zehaztuko da Inikaren zein profilekin lan egin. Kontutan izan kasu honetan azalduko diren aukera guztiak “Administrari” profilari dagozkiola.
    adm_perfila
  4. Sarrera – postontzia: Jaso ditugun mezuak irakurtzeko aukera izango dugu.
    • “Oharra” zutabean ageri den “[…]” ikonoan klikatuz mezua osorik irakurri ahalko dugu. Hau egitean, automatikoki igorleak jakingo du mezua irakurri dela.
    • Mezuaren ezkerraldean dagoen zeldatxoa aktibatzen badugu eta “Ezkutatu aukeratutakoak” klikatzen badugu, mezu hori hasierako orritik ezkutatuko dugu.
  5. Erabiltzailearen argazkia. Eremu honetan, irakasle bakoitzak bere argazkia ikusiko du, baldin eta Inikan argazki hori sartuta badago.
  6. Datu-aldaketa: “Datuak aldatu” loturan klikatuz gero, pasahitza eta datu pertsonalak aldatzeko aukera izango dugu.

0_3_e_datualdaketa

  1. ABIES: Lotura honen bidez, zentruko liburutegiko datu basean bilaketa bat egin daiteke. Modu honetan, bila gabiltzan liburua libre dagoen jakin dezakegu.

0_4_e_abies

  1.   0_5_e_paginiHaserako-orrira lotura: goiko aldean ezkerraldean dagoen botoia klikatuz gero, haserako orrira itzuliko gara beti. Botoi hau Inikako edozein pantailatan toki berean aurkituko dugu.
  2. 0_6_e_irtenInikatik irten: goiko aldean eskuinean dagoen botoia klikatzen badugu, Inikatik aterako gara. Botoi hau ere Inikako pantaila guztietan aurkituko dugu.
  1. 0_7_e_engranajeEguneko Jarraipena: Atal horretan Irakasle batek egun horretan daukan agenda bistaratzen da eta saio lektiboaren aldamenean dagoen botoia klikatuz gero, datuak, hutsegiteak, kalifikazioak, anotazioak, arau-hausteak eta baliabideak sartzeko aukera dauka.

 

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude