“Helburuka” aukera batez ere Lehen Hezkuntzan erabiltzen da (ikasgai edo arlo bat helburuka kalifikatzeko). Jakin, helburuka lan egiteko bi modu desberdin daudela: esaldi aurredefinituen bidezko kalifikazioa eta esaldien aukeraketa bidezkoa. (Inikarekin lanean hasi aurretik, zentruko arduradunek erabakiko dute zein modutan lan egin eta erabaki honen arabera konfiguratuko da Inika).
Bi kasuetan Helburu eta Itemekin lana egingo da: lehenak, bigarrenak multzokatzeko erabiltzen dira. Soilik administrariari dagokio sailkapen hau zehaztea (Inikan egingo du);irakasleak ezingo ditu helburuak aldatu: kalifikatu bakarrik; orientatzaileak kontsultatu baino ez.