IKASLE / FAMILIARI

Aukera honen bitartez, ikasle bati edo/eta bere familiari mezuak bidaltzeko aukera daukagu.

Hartzaileak definitzeko zehaztu beharreko datuak:

irakaslepr

  • Maila: Ikasketa maila, taldea eta ikasgaia.

 

Bestalde, mezua ikaslea edo/eta familiarentzat den zehaztuko dugu “Nori bidali” eremuko desplegablean.

ikasleari_familiari_nori

 

Zehaztapenak egin ostean, ondoko pantailara iritsiko gara:

irakaslepr

Ezkerreko eremuan, aukeratutako baldintzak betetzen dituzten ikasleen zerrenda aurkituko dugu. Zerrenda horretatik aukeratuko ditugu mezua bidali nahi diegun ikasleak. Mezua zerrendako ikasle guztiei bidali nahi izanez gero, “Hartzaileak” eremuaren ezkerraldean dagoen zeldatxoa klikatuko dugu; aktibatuta dauden guztiak desaktibatzeko ere, “Hartzaileak” eremuaren ezkerraldean dagoen zeldatxoa klikatuko dugu.

Mezua idazteko eremua eskuinaldean dago: euskaraz nahiz gazteleraz. Bi hizkuntzetan idatziz gero, zerrendako “Hizkuntza” zutabean zehaztutako hizkuntzan jasoko du mezua ikasleak.

Goian eskuinaldean dagoen “Nori bidali?” eremuan aukeratuko dugu nori bidaltzea nahi dugun,hau da, familiari, ikasle eta familiari edo ikasleari. Kasu honetan, zerrendako “Nori bidali?” zutabean adieraziko da: sendiari orokorrean, ala gurasoetako nori konkretuki.

Mezu sistema honen bitartez, fitxategiak atxiki daitezke: “Fitxategia EU” eremuan klikatuz, bidali nahi den fitxategia erantsi ahalko dugu. Kontutan izan, eremu honetan euskarazko fitxategia gehitu behar dela. Gauza bera egingo dugu “Fitxategia ER” eremuan gaztelerazko fitxategia atxikitzeko.

Mezuaren “Iraungitze data” ere zehatz dezakegu: izen bereko eremuan klikatuz agertzen den egutegian aukeratutako datak adierazten duenean, hartzailearen sarrera-bandejatik desagertuko da bidalitako mezua.

Mezua bidaltzeko,  Dibujo jai eguna 1botoia klikatuko dugu.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude