Administrariak zentruko ikasleentzako dokumentuak publikatzeko aukera du. Horretarako, “Baliabideak” > “Dokumentuak” > “Ikasleentzako” atalean sartuko da.
Goiko eremuan zehaztuko dugu dokumentua publikatu nahi diogun ikaslea zein den:
- “Kurtsokoak” eta “Fitxategi nagusia” botoien bitartez, aukeratu nahi dugun ikaslea ikasturte honetan zentruan dagoen, ala ikasle-ohi bat den zehaztuko dugu. Sistemak, defektuz, kurtsokoak bistaratuko ditu.
- Behin hau zehaztu ostean, ikaslearen ondoko datuak zehaztuko dira aukeraketa burutzeko:
- Bestalde, “Filtroa egin” botoiaren bitartez, ikaslearen abizenak, izena edo NANaren araberako bilaketa gauza dezakegu. Horrela, eremu hauetakoren bat zehaztu eta lupari ematean, ikasle posibleak bistaratuko dira.
Jarraian, iada ikasleak eskura dituen dokumentuak zerrendatuko dira.
Dokumentu berri bat gehitzeko, botoia klikatu eta bistaratuko den leihoko datuak zehaztuko ditugu:
- Deskribapena EU/ Deskribapena ER: Dokumentuari dagokion azalpena (Euskaraz zein Gazteleraz).
- Fitxategi atxikia: “Gehitu” botoia klikatuz, publikatu beharreko dokumentuaren kokapena zehaztuko dugu.
- Baimenak: fitxategia nork ikus dezakeen zehaztuko dugu (irakasle, tutore, guraso, orientatzaile).
Zehaztapenak gordetzeko, botoia klikatuko dugu.
Behin dokumentua publikatuta dagoela, aukera desberdinak ditugu:
- : publikatutako dokumentu bat ezabatzeko, dagokion zelda aktibatu eta “Aukeratutakoak ezabatu” botoia klikatuko dugu.