HELBURUKA IKASLEKA

Zikloetan helburuka lan eginez gero, kalifikazioa gauzatzeko bi modalitate daude: “esaldi aurredefinituen bidez” edo “esaldien aukeraketa bidez”.

Jarraian azalduko ditugu bi aukerak.

Bi kasuetan, bina lerro mota ikus ditzakegu: grisak batzuk, zuriak besteak. Gris kolorekoak, “Helburuak” dira; zuriak, berriz, esaldiak. Helburuak (grisak), esaldiak (zuriak) multzokatzeko erabiltzen dira. Soilik  administrariari dagokio sailkapen hau zehaztea eta tutoreak ezingo ditu helburuak aldatu: kalifikatu bakarrik.

Jarraian, aurkitu ahal izango ditugun bi pantailak azalduko ditugu:

A- Esaldi aurredefinituen bidezko ebaluazioa

Pantaila honetan, gaiko nota orokorra nahiz helburu edo/eta esaldien notak eta errekuperaketakoak sar ditzakegu ikaslez-ikasle.

tutorepr

Pantailan honako datuak bistaratzen dira:

Nota (orokorra) Pantailako goiko eremuan dago. Ikaslearen gaiko nota orokorra zehazteko eremua.
Errekuperaketako nota (orokorra) Pantailako goiko eremuan dago. Ikaslearen gaiko errekuperaketako nota orokorra zehazteko eremua.
Helburua  Goiburuko griseko “Esaldiak” zutabean zehazten da helburua.
Gakoa Lehen zutabea. Helburuaren identifikatzailea. Inikan zehaztua.
Nota Helburua bera kalifikatzeko “Nota” zutabeko desplegabletik aukeratu.
Errekuperaketa Helburuaren errekuperaketa kalifikatzeko “Errek” zutabeko desplegabletik aukeratu.
Esaldia Helburu bakoitzaren barruko erregistro (zuri kolorekoak).
Gakoa Lehen zutabea. Esaldiaren identifikatzailea. Inikan zehaztua.
Nota Esaldiaren kalifikazioa. “Nota” zutabeko desplegabletik aukeratu.
Errekuperaketa Esaldiaren errekuperaketako kalifikazioa. “Errek” zutabeko desplegabletik aukeratu.
Oharra Gaiko oharra idazteko eremua.

 

 

Atal honek eskaintzen dituen aukerak ondokoak dira:

 tutorepr Ikasle batetik bestera mugitzeko:

–       Argazkiaren ondoko “Aurrekoa” eta “Hurrengoa” botoiak erabil ditzakegu.

–       “Ikaslea” eremuko desplegablean aukeratu.

Kalifikazioen esleipena Kalifikazioak esleitzeko, kalifikazio-mota bakoitzari dagokion (helburu, esladi edo orokorra) “Nota”desplegablean aukeratu beharko da.
“Kalifikazio aurredefinitua esaldi guztientzako” Nota orokorra eta helburuen artean dagoen eremu honetan, adierazitako ikasleari esaldi guztietan kalifikazio jakin bat esleitzeko aukera daukagu.
 tutorepr Sarturiko datuak eta eginiko aldaketak gordetzeko “Gorde” botoia klikatu.
 tutorepr Zehaztutako ikaslea eta gaiko esaldien noten informea bistaratzen du.
 tutorepr Zehaztutako talde eta gaiko ikasle guztien esaldietako noten informea bistaratzen du.

 

B- Esaldien aukeraketa

Kasu honetan, berriz, -ondoko irudian ikusten den moduan- helburuetan ez dago aurredefinitutako esaldirik, guk geuk zehaztu behar ditugu ikasle bakoitzari dagozkionak.

 notak_helburuka_gaika

Horretarako, helburuen goiburukoaren ondoan dagoen esaldi_aurredef ikonoan klikatuko dugu.

Jarraian agertzen den pantailako zerrendatik aukeratuko ditugu zehaztutako ikasleari helburu bakoitzean dagozkion esaldiak. Horretarako, esaldiaren ezkerraldean dagoen zeldatxoa aktibatuko dugu eta aukeraketa gordetzeko tutorepr  botoia klikatu.

tutorepr

Behin esaldi guztiak aukeratutakoan, helburuen zerrendan bistaratuko dira. Nahi izatekotan, kalifikatzeko aukera daukagu “Nota” zutabean dagokion kalifikazioa esleituz:

tutorepr

Kalifikazioak gordetzeko tutorepr botoia klikatuko dugu.

 

C- Esaldi pertsonalizatuak

Helburuen zerrendan aukeragai ez dagoen esaldi pertsonalen bat gehitu nahi izatekotan, goiburukoaren eskuinean dagoen esaldi_perts  botoia klikatuko dugu. Ondokoa bezalako pantaila bat agertuko zaigu:

tutorepr

“Helburua” desplegablean dauden aukeretatik interesatzen zaiguna aukeratu ostean, dagokion “esaldiak” eremuan idatziko dugu esaldia eta gordetzeko tutorepr  botoia klikatuko dugu. Idatzi berri dugun esaldia helburuen pantailan gehituko da, dagokion helburuaren barruan.

 

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude