IKASLEKA

Azpi-atal honek ikasle bakoitzaren ebaluazio jakin bateko ikasgai guztietako notetara sarbidea izango dugu pantaila bakar baten bidez.

Bertara sartzean, goiburu grisean zehaztuko ditugu bilaketarako beharrezko datuak. Hasteko, kalifikatu nahi dugun ikasleari dagokion maila adieraziko dugu “Maila” eremuan. Sistema, defektuz, gauden ebaluaketan kokatuko da (datua “Ebal” eremuan aldatzeko aukera dagoen arren). “Ikaslea” eremuan zehaztuko dugu ikaslea bera.

tutorepr

Zehaztapenak egin ostean ikasleari dagozkion ikasgai guztiak zerrendatuko dira:

tutorepr

Pantaila honetan ondoko datuak kontsulta daitezke:

 tutorepr

Ikasleen zehaztapena burutzeko bi modu daude:

–       “Ikaslea” desplegablean zehaztu.

–       “Aurrekoa” eta “Hurrengoa” botoiak erabiliz.

Atz. Ikasgaia atzeratua bada, zutabe honetako zelda aktibo agertuko da.
Nota Zehaztutako ikaslearen ikasgaiko nota orokorra.
Errek. Zehaztutako ikaslearen ikasgaiko errekuperazioko nota.
Oharrak
 Inikan aurrez definituriko ohar orokorrak.
 Oharra
Irakasleak ikasleari ikasgaiaren inguruan idatzitako ohar pertsonalizatua.
tutorepr Ikasgaiaren ondoan ikur hau ageri bada, aukeratutako ikasleak ikasgai horretan laguntza-motaren bat jasotzen duela esan nahi du.
 Ikasleari oharra Ikasleari dagokion ebaluaketako ohar pertsonalizatua.

 

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude