Pantaila honen bitartez, aurrez definitutako mugen eta Inikan erregistratutako datuen arteko erlazioaren emaitzak bistaratzen dira, mintegiaren arabera sailkatuta. Hau da, zehaztutako mugak gainditzen dituzten gertaerak tratatzeko aukera ematen du.
Aukera honetara sartzean, ondoko eremuak zehaztuko ditugu:
- “Mintegia”: zein mintegitako datuak kontsultatu nahi diren.
- “Ebaluazioa”: zein ebaluaketatako datuak kontsultatu nahi diren.
Goiko irudian ikusten den moduan, zehaztutako mintegian, definitutako mugak gainditzen dituzten datuak bistaratzen dira. Kasu hauetan, zergaitia aztertzeko bete beharreko “Txostena” atalera zuzenean joateko aukera ematen du. Horretarako, “Txostena” linkean klikatuko dugu. Bertan beteko ditugu, muga gainditze horren inguruko hainbat atal (deskribapena, zergatia, zuzentze neurriak, balorazioa, etab).
- Haserako pantailan “Desadostasunik gabe erakutsi indikatzaileen panela” klikatuz gero: definitutako mugak gainditzen ez dituzten datuak bakarrik bistaratuko dira.