Inikan erabiltzen diren datu desberdinak kontutan izanda, hauek gertaera baten aurrean izan ditzaketen berezitasunen adierazleak dira indikatzaileak. Hau da, datuak euren jokaera “normaletik” ateratzen direnean -muga gainditzean-, atentzioa gertaeran eta honen zergatian zentratzeko modu bat da.
Demagun, irakasle baten ikasleen suspentso kopurua aztertu nahi dugula, %60ak baino gehiagok gainditu ez badu, kasua aztertu eta dagozkion neurriak hartu ahal izateko.
- Gertaera: irakasle baten ikasleen suspentso kopurua.
- Indikatzailea: %60 (baino altuagoa).
“Indikatzaileen panela”ren bitartez, muga hauek zehaztu, muga hauek gainditzen dituzten gertaerak zeintzuk diren identifikatu eta gertaera hauen inguruko azterketako datuak erregistratzeko aukera izango dugu.
“Indikatzaileak konfiguratu” aukeraren bitartez, muga hauek zehaztuko dira gertaera bakoitzerako: hutsegite kopuru altua, suspentso kopuru altua, IKT erabilera baxua… Administrariaren lana izango da muga hauek zehaztea. Ondoren, sistemak -dituen datuak erabilita- automatikoki egingo du kalkulua (gertaera bakoitzean datuek muga horiek gainditzen dituzten ala ez jakin ahal izateko).
Ondokoak dira Inikak aztertzeko aukera ematen duen gertaerak:
Goiko irudian zehaztu beharreko irizpideak agertzen dira:
- Kopurua Tutore: Tutoreak indikatzaile bat izango du berak tutorizatzen duen ikasleren batek eremu honetan adierazitako kopurua baino suspentso gehiago baditu.
- Kopurua Irakasle: Irakasleak indikatzaile bat izango du talde jakin baten suspentsoen portzentaiak eremu honetan adierazita dagoen portzentaiena gainditzen badu.
- Falta ez justifikatu kopurua: Eremu honetan adierazitako falta kopuruen portzentaia gainditzen duten ikasleren bat izanez gero, irakasleak indikatzaile bat izango du.
- IKT kopurua: IKT-n erabileraren portzentaiak ez badira eremu honetan adierazitakora iristen, indikatzaile bat bistaratuko da.
- Eman gabeko ordu kopurua: Eman gabeko jardueren portzentaietan datza. Gehienez, ikasgai batean eman gabe utzi daitezkeen ordu kopurua (%) zehazten da eremu honetan. Zifra hau gaindituz gero, indikatzaile bat bistaratuko da.
- Amaitu gabeko eduki kopurua: Unitate batean jardueraren bat eman gabe gelditu bada, esan nahi du unitate hori ez dela guztiz amaitu. (Unitatea ez amaitutzat hartzen da). Beraz, eremu honetan gehienez amaitu gabe utz daitezkeen unitateen portzentaia adieraziko dugu. Amaitu gabeko unitateek kopuru hau gainditzen badute, indikatzaileen panelean dagokion abixua bistaratuko da.