IRAKASLEARI

Hartzaileak definitzeko, ondoko atalak zehaztuko ditugu:

  • Ikasketa: ikasketa-mota.
  • Maila: ikasketa-maila.
  • Taldea.
  • Maila.

irakaslepr

Ezkerreko eremuan, aukeratutako baldintzak betetzen dituzten irakasleen zerrenda aurkituko dugu. Zerrenda horretatik aukeratuko ditugu mezua bidali nahi diegun irakasleak. Mezua zerrendako irakasle guztiei bidali nahi izanez gero, “Hartzaileak” eremuaren ezkerraldean dagoen  zeldatxoa klikatuko dugu; aktibatuta dauden guztiak desaktibatzeko ere, “Hartzaileak” eremuaren ezkerraldean dagoen zeldatxoa klikatuko dugu.

Mezua idazteko eremua eskuinaldean dago: euskaraz nahiz gazteleraz. Bi hizkuntzetan idatziz gero, zerrendako “Hizkuntza” zutabean zehaztutako hizkuntzan jasoko du mezua ikasleak.

Mezu sistema honen bitartez, fitxategiak atxiki daitezke: “Fitxategia EU” eremuan klikatuz, bidali nahi den fitxategia erantsi ahalko dugu. Kontutan izan, eremu honetan euskarazko fitxategia gehitu behar dela. Gauza bera egingo dugu “Fitxategia ER” eremuan gaztelerazko fitxategia atxikitzeko.

Mezuaren “Iraungitze data” ere zehatz dezakegu: izen bereko eremuan klikatuz agertzen den egutegian aukeratutako datak adierazten duenean, hartzailearen sarrera-bandejatik desagertuko da bidalitako mezua.

Mezua bidaltzeko, Dibujo jai eguna 1  botoia klikatuko dugu.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude