Erlaitz honetan, iada Inikan erregistratutako anotazioak bistaratuko dira. Kontutan izan, kontsultarako pantaila bat dela; datuak editatzeko, “Ikasleari” erlaitzera jo behar dugu.
Horretarako, goiburuko eremuetan kontsultatu beharreko datuak zehaztuko ditugu:
| Maila | Taldearen maila. Sistemak, defektuz, “Ikasleari” erlaitzean zehaztutako taldea bistaratuko du. Dena den, eremuan bertan datua alda daiteke. |
| Ikaslea | Ikaslea zehazteko bi aukera ditugu:
|
| Noiztik | Kontsultatu nahi ditugun anotazioei dagokien data-tartearen hasera. |
| Nora | Kontsultatu nahi ditugun anotazioei dagokien data-tartearen amaiera. |
| Anotazio-mota | Nork idatzitako anotazioa den. |
| Ebaluazio-bilerak | Irakasle bakoitzak ebaluazio bileren inguruan neurturiko aspektuei buruzko informazioa bistaratzea nahi izatekotan, zelda hau aktibatuko dugu. Modu honetan, ondokoa bezalako informazioa bistaratuko da: |
Eremu horiek behar bezala bete ostean, informazioa bistaratuko da.
Anotazio bakoitzeko ondoko informazioa izango dugu:
| Mota | Idatzi duenaren perfila (tutorea, bere irakaslea, zentruko edozein irakasle). |
| Data | Zein egunetan idatzitakoa den. |
| Irakaslea/Tutorea | Nork idatzi duen. |
| Gaia | Zein ikasgaitan idatzi den. |
| Etxerako lanak | Etxerako lanen inguruko aipamenak. |
| Jarrera | Jarreraren inguruko aipamenak. |
| Anotazioa | Oharra. |



