KALIFIKAZIO PARTZIALAK

Menuko aukera honetara sartzean, administrariak ikasgai bakoitzeko kalifikazio partzialen oinarriak ezartzeko aukera izango dugu.

Irakasle bakoitzak bere gaiak azpiataletan banatzeko aukera dauka eta baita, azpiatal bakoitzari dagokion pisua eta kalifikazioa ezartzeko ere. Esan bezala, azpiatal hauek (10 gehienez) irakasle bakoitzaren esku daude eta ebaluaketa bakoitzean desberdinak izan daitezke.

Administrariak, menuko aukera honen bitartez, pantaila beretik zentruko talde guztien ebaluaketa bakoitzeko kalifikazio partzialen kudeaketa gauza dezake.

Horretarako, “Maila-Gaia” eremuan taldea eta gaia zehaztuko ditu; “Ebal.” eremuan kudeatu nahi duen ebaluaketa. 1etik 10era bitarteko zutabeetan datu hauek zehaztuko ditu:

  • Pisua: atal horrei ikasgai osotik dagokion ehunekoa.
  • Deskribapena: atalaren deskribapena.

Kontutan izan, 10 zutabe daudela erabilgarri, baina ez dela ezinbestekoa guztiak erabiltzea.

adm_kalifpartzkud

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude