MARKOA ALDATU
Behin beharrezko markoak definitu ostean, bakoitzari dagokion ordutegi-taula zehaztuko dugu. Modu honetan, saio bakoitzaren hasera eta amaiera orduak mugatuta geldituko dira.
Hasteko, “Txantiloia” eremuan definituko dugu zein markorekin lan egingo dugun.
Erlaitz honek, ondoko aukerak eskaintzen ditu:
Saio berria gehitu | Aukera honen bitartez, ordutegi-taulan lerro bat gehiago sartuko da. |
Saioa editatu | Saio bakoitza hasera-ordua adierazteko eremu batez eta amaiera-ordua adierazteko beste batez mugatuta daude. Saio hauek editatzeko, beraz, eremu hauetako balioak aldatu eta “Gorde” botoia klikatuko dugu. |
Saioak posizioz aldatu | Saioen ordena aldatzeko, hauei dagozkien lerroak posizioz aldatuko ditugu. Horrela, lerro bakoitzari dagokion “gora” eta “behera”ko geziak erabiliko ditugu hauen ordena zehazteko. |
Saioa ezabatu | Saio (lerro) bat ezabatzeko, lerroari dagokion “Saioa” zutabeko zelda aktibatu eta “Aukeratuak ezabatu” botoia klikatuko dugu. |