Gerta liteke zentru batean ordutegi desberdinak izatea (adibidez, ikasketa-maila bakoitzeko edo ziklo bakoitzeko ordutegi bat). Behar hauei erantzuteko, marko desberdinak definituko ditugu.
“Berria” erlaitzean, administrariak ordutegi desberdin bakoitzeko marko berri bat sortuko du. Markoak sortu eta izendatzea izango da bere lana, beraz.
MARKO BERRI BAT SORTU: Marko berri bat sortzeko, “Deskribapena” eremuan zehaztuko dugu marko berriari dagokion izena. Sistemak, defektuz, “Markoa” eremuko datua beteko du. Marko berria sortzeko, botoia klikatuko dugu.
MARKOA EZABATU: Existitzen den marko bat ezabatzeko, dagokion “Ezabatu” zutabeko zelda aktibatu eta botoia klikatuko dugu.
MARKOA EDITATU: Markoren bati izena aldatzeko, dagokion “Deskribapena” eremuan beharrezko aldaketak egin ostean botoia klikatu.