InikaAPPa duten ikastetxeetarako, komenigarria da “alerta” edo jakinarazpenak konfiguratzea.
Demagun, ikasleren batek kale egin duela Matematikako klasera eta irakasleak hutsegitea sartu duela Inikan. Egoera honen aurrean bi kasu eman daitezke:
- Hutsegiteen alerta aktibatuta badago, hutsegitea sartu orduko jakinarazpen mezu bat jasoko dute gurasoek APPan hutsegite berri bat egon dela jakinaraziz. Modu honetan, APPra sartu eta xehetasunak ikusi ahal izango dituzte (zein ordu eta ikasgaitan izan den, besteak beste).
- Hutsegiteen alerta desaktibatuta badago, berriz, ez dute jakinarazpen mezurik jasoko; APPra sartzen diren hurrengo aldian ikusi ahal izango dituzte hutsegitearen xehetasunak.
Pantaila honek ondoko itxura du:
Lerro eta zutabetan antolatutako taula bat daukagu, non:
- Lerroetan, zentruko ikas-maila guztiak zerrendatzen diren.
- Zutabeetan, Inikan kudeatzen diren atal desberdinak bistaratzen diren (Notak, Hutsegiteak, Arau-hausteak, etab.)
Honela, maila eta atal baten intersekzioari dagokion zeldako edukiaren araberakoa izango da konfigurazioa. Kontutan izan, defektuz, maila osoko ikasgai guztietarako konfigurazio bera aplikatuko dela eta, hala nahi izan ezean, salbuespenak definitu beharko direla.
Jarraian azalduko da funtzionamendua:
|
Jakinarazpenak aktibo |
Zeldari dagokion ikas-mailan, zeldari dagokion ataleko jakinarazpenak jaso egingo dira.
|
|
Jakinarazpenak inaktibo |
Zeldari dagokion ikas-mailan, zeldari dagokion ataleko jakinarazpenak ez dira jasoko.
|
|
Adb1 |
Kasu honetan, HH1 mailako ikasgaientzat honela geldituko litzateke konfigurazioa:
- Jakinarazpenak jaso: arau-hausteenak, errezibo, falta eta kalifikazioenak.
- Jakinarazpenik ez: bilera, kalifikazio partzial eta anotazioen kasuan.
|
|
Salbuespenak |
Ikasgairen batean, dagokion mailaren zehaztapenak mantendu nahi ez badira, salbuespenak definitu behar dira.
Horretarako, ikasgaiari dagokion “gaiak” botoia klikatu ostean bistaratuko den zerrendatik aukeratuko d(it)ugu konfigurazio propioa behar duten ikasgai haiek. Aktibatu hauei dagokien zelda eta klikatu “+ gehitu” botoia.
Konfigurazioa gauzatzeko, zehaztutako ikasgaiari dagozkion zeldak aktibatu/desaktibatuko ditugu.
Ikasgai hau salbuespen-zerrendatik ezabatzeko, dagokion botoia klikatuko dugu.
|
|
Adb2 |
Kasu honetan, HH1 mailan honela geldituko litzateke konfigurazioa:
IKASGAI GUZTIENTZAT, OROKORREAN:
- Jakinarazpenak jaso: arau-hausteenak, errezibo, falta eta kalifikazioenak.
- Jakinarazpenik ez: bilera, kalifikazio partzial eta anotazioen kasuan.
“HIZKUNTZAK” IKASGAIARENTZAT:
- Ikasgai honetan, jakinarazpen-mota guztiak jasoko dira.
|
Post Views:
138