NOTIFIKAZIOAK

InikaAPPa duten ikastetxeetarako, komenigarria da “alerta” edo jakinarazpenak konfiguratzea.

Demagun, ikasleren batek kale egin duela Matematikako klasera eta irakasleak hutsegitea sartu duela Inikan. Egoera honen aurrean bi kasu eman daitezke:

  • Hutsegiteen alerta aktibatuta badago, hutsegitea sartu orduko jakinarazpen mezu bat jasoko dute gurasoek APPan hutsegite berri bat egon dela jakinaraziz. Modu honetan, APPra sartu eta xehetasunak ikusi ahal izango dituzte (zein ordu eta ikasgaitan izan den, besteak beste).
  • Hutsegiteen alerta desaktibatuta badago, berriz, ez dute jakinarazpen mezurik jasoko; APPra sartzen diren hurrengo aldian ikusi ahal izango dituzte hutsegitearen xehetasunak.

Pantaila honek ondoko itxura du:

konfig_notif

 

Lerro eta zutabetan antolatutako taula bat daukagu, non:

  • Lerroetan, zentruko ikas-maila guztiak zerrendatzen diren.
  • Zutabeetan, Inikan kudeatzen diren atal desberdinak bistaratzen diren (Notak, Hutsegiteak, Arau-hausteak, etab.)

Honela, maila eta atal baten intersekzioari dagokion zeldako edukiaren araberakoa izango da konfigurazioa. Kontutan izan, defektuz, maila osoko ikasgai guztietarako konfigurazio bera aplikatuko dela eta, hala nahi izan ezean, salbuespenak definitu beharko direla.

 

Jarraian azalduko da funtzionamendua:

notif_akt Jakinarazpenak aktibo

Zeldari dagokion ikas-mailan, zeldari dagokion ataleko jakinarazpenak jaso egingo dira.

notif_inakt Jakinarazpenak inaktibo

Zeldari dagokion ikas-mailan, zeldari dagokion ataleko jakinarazpenak ez dira jasoko.

Adb1 konfig_salb1

Kasu honetan, HH1 mailako ikasgaientzat honela geldituko litzateke konfigurazioa:

  • Jakinarazpenak jaso: arau-hausteenak, errezibo, falta eta kalifikazioenak.
  • Jakinarazpenik ez: bilera, kalifikazio partzial eta anotazioen kasuan.
konfig_salb Salbuespenak

Ikasgairen batean, dagokion mailaren zehaztapenak mantendu nahi ez badira, salbuespenak definitu behar dira.

Horretarako, ikasgaiari dagokion “gaiak” botoia klikatu ostean bistaratuko den zerrendatik aukeratuko d(it)ugu konfigurazio propioa behar duten ikasgai haiek. Aktibatu hauei dagokien zelda eta klikatu “+ gehitu” botoia.

konfig_salb2

Konfigurazioa gauzatzeko, zehaztutako ikasgaiari dagozkion zeldak aktibatu/desaktibatuko ditugu.

konfig_salb3

Ikasgai hau salbuespen-zerrendatik ezabatzeko, dagokion ik_aa_ezabatubotoia klikatuko dugu.

  Adb2  konfig_salb3

Kasu honetan, HH1 mailan honela geldituko litzateke konfigurazioa:

IKASGAI GUZTIENTZAT, OROKORREAN:

  • Jakinarazpenak jaso: arau-hausteenak, errezibo, falta eta kalifikazioenak.
  • Jakinarazpenik ez: bilera, kalifikazio partzial eta anotazioen kasuan.

“HIZKUNTZAK” IKASGAIARENTZAT:

  • Ikasgai honetan, jakinarazpen-mota guztiak jasoko dira.

EBALUAZIO-BILERAK

Pantaila honen bitartez, ebaluazio-bileretarako egokiak izan daitezkeen hainbat aspektu ebaluatuko ditu irakasleak. (Kontutan izan, aspektu hauek aurrez administrariak zehaztutakoak direla).

Hau honela, ondoko aukeren bitartez kudeatuko dugu funtzionalitate hau:

Maila Ebaluazioa burutu nahi dugun taldea aukeratu.
Data Ebaluazioari dagokion data.
Aukeraketa Defektuz zehaztuta dauden aspektuen artetik, ebaluatzea interesatzen zaizkigun haiek aukeratuko ditugu -bakoitzari dagokion zelda aktibatuz/desaktibatuz-.
Taula

Jarraian, aukeratu ditugun aspektuak jasotzen dituen taula bistaratuko da. Aukeratutako taldeko ikasle bakoitzeko, dagozkion irizpideak aukeratuko ditugu.

Adibidez, “Materiala” aspektuari bi irizpide dagozkio, “Materialaren ardura du”, “Materialaz ez da arduratzen”. Bi hauen artetik, ikasle bakoitzari dagokion zelda aktibatuko dugu.

ebal_bil_ir

EBALUAZIO-BILERAK

Atal honetan, administrariak ikasleen ebaluazioan neurtuko diren zenbait aspektu zehazteko aukera dauka.

Demagun, gure zentruan ikasleen “parte hartzea”, “sozializazio gaitasuna”, “motibazioa”, “arreta”, “etxeko lanak”, etab.  ebaluatzen ditugula.

Administrariak aurrez zehaztuko du puntu hauetako bakoitza.ebal_bil_adm1

Ondoko aukeren bitartez kudeatuko da funtzionalitate hau:

gehitu Neurtu beharreko puntu berri bat gehitzeko. Botoi hau klikatzean irekiko den inprimakia beteko dugu:

ebal_bil_adm11

  • Mota (eu/gaz): ebaluatuko dugun aspektua, euskaraz nahiz gazteleraz. (Adb: “materiala”).
  • Laburdura (eu/gaz): aspektu honi dagokion laburdura.

Aldaketak gordetzeko, “Gorde” botoia klikatuko dugu.

ik_unitatedeskr

Existitzen den aspekturen batean aldaketak egiteko. Irekiko den leihoan, aldatu beharreko eremuan beharrezko aldaketak egin ostean “Gorde” botoia klikatuko dugu.

ebal_bil_adm11

ik_jarduerakzehaztu  Botoi hau klikatzean, finkatutako aspektuen barruko irizpideak bistaratuko dira.

ebal_bil_adm2

Ondoko aukeren bitartez kudeatuko dugu funtzionalitate hau:

gehitu Aspektu baten barruko irizpide berri bat gehitzeko.

Botoi hau klikatzean irekiko den inprimakia beteko dugu:

ebal_bil_adm21

  • Mota (eu/gaz): ebaluatuko dugun aspektua, euskaraz nahiz gazteleraz. (Adb: “materiala”).
  • Laburdura (eu/gaz): aspektu honi dagokion laburdura.
ik_unitatedeskr  Existitzen den aspektu baten barruko irizpideren batean aldaketak egiteko. Irekiko den leihoan, aldatu beharreko eremuan beharrezko aldaketak egin ostean “Gorde” botoia klikatuko dugu.

ebal_bil_adm21

 

PARTZIALAK

Seme-alabek ematen dituzten ikasgaiak kalifikazio partzialen bitartez ebaluatzen badira, atal honetan emango da hauen berri.

“Aukeratu ebaluaketa” eremuan ebaluaketa zehaztu ostean, ebaluazio horretan kalifikazio partzialen bitartez ebaluatu diren ikasgaien zerrenda bistaratuko da.

gp_partzialak1

Ikasgai bakoitzaren xehetasunak kontsultatu ahal izateko, izenaren gainean edota dagokion “+” ikurraren gainean klikatuko dugu:

gp_partzialak2

Kasu honetan, “BATX 2/A – GAZTELANIA” ikasgaiko kalifikazio partzialak bistaratuko dira (hau da, unitate eta jarduera bakoitzean lortutako kalifikazioak).

EBALUAZIOA

Irakasleek gurasoekin izandako bilerak erregistratzeko aukera dute Inikan. Horretarako, menu nagusiko “Jarraipena” ataleko “Ebaluazioa: gurasoekin izandako bilerak” atalean sartuko gara.

JARRAIPEN BEREZIA

Atal honen bitartez, ikasleen inguruko informazio berezia jasotzeko aukera izango dugu. Menu nagusiko “Jarraipena” > “Berezia” > “Datu bereziak” atalean gauzatzen den kudeaketa ahalbidetzeko, aurrez, atal honetan (“Konfigurazioa” > “Orokorra” > “Jarraipen berezia”) hainbat konfigurazio-lan burutu beharko dugu.

Jarraipen berezi hau gauzatzeko, informazioa atal desberdinetan bana dezakegu, gai berari dagozkion item desberdinak multzokatuz. Horrela, adibidez, “Behar berezien” inguruko itemak kudeatuko ditugu alde batetik eta “Sendia”ren ingurukoak bestetik.

jarraipenberezia

ik_unitateagehi Atala gehitu Jarraipen bereziaren inguruko atal berri bat gehitzeko.
ik_unitatedeskr Atala editatu/ ezabatu
  • Iada existitzen den atal bat editatzeko.
  • Iada existitzen den atal bat editatzeko, botoi honi eman ostean ezabatu botoia klikatu.
ik_jarduerakzehaztu Itemak kudeatu Atal bati dagozkion itemak bistaratzeko eta kudeatzeko.

jarraipenberezia2

Ondokoak dira aukerak:

ik_unitateagehi Aukeratutako atalari dagokion item berri bat gehitzeko.

ik_unitatedeskr

Existitzen det item bat editatzeko.

 

Unitateen kudeaketa

Puntu honetan programazioko edukiak denboralizatuko dira. Hau da, unitate (eta jarduera) bakoitzari dagokion saio kopurua zehaztuko da.

ik_pr_unitateakzehaztu

 

Goiko  irudian ikusten den bezala unitate bakoitzak ondorengo datuak ditu:

  • Ordena: Eduki bakoitzari dagokion hurrenkera.
  • Ebaluaketa: Erregistratu behar dugun unitateari dagokion ebaluaketa.
  • Unitatea: Unitatearen izena.
  • Saio kop.: Unitatea amaitutzat emateko aurreikusten den saio kopurua.

Bestalde, Unitate bakoitzeko ondoko eragiketak gauzatzeko aukera eskaintzen da:

ik_unitateagehi Unitatea gehitu Programazioan Unitate berri bat gehitzeko.
ik_unitatedeskr Unitatea zehaztu Unitatearen aurkezpena.
ik_jarduerakzehaztu Jarduerak garatu Unitate bati dagozkion jardueren plangintza eta denboralizazioa gauzatzeko.
Unitatea ezabatu Unitate bat zerrendatik ezabatzeko, dagokion “ezabatu” zutabeko zelda aktibatu eta aukeratutakoak_ezabatu botoia klikatuko dugu.

 

 ik_gehitu_zehaztu Unitatea gehitu / zehaztu

Bi botoi hauetakoren bat klikatzean, leiho berri bat irekiko da. Bertan eskatzen diren datuak zehaztuko ditugu:

  • Saio kopurua: Unitateko jarduerak gauzatzeko aurreikusitako saio kopurua.
  • Ebaluaketa: Unitatea zein ebaluaketari dagokion.
  • Unitatea: Unitatearen izenburua. (“Gehitu” botoiaren kasuan bakarrik zehaztuko dugu eremu hau; “zehaztu” botoiaren kasuan, aurrez zehaztutako unitatea izango baita).
  • Edukia: Unitatearen aurkezpena edo deskribapena txertatzeko eremua.

Datuak gordetzeko, “Gorde” botoia klikatuko dugu.

ik_unitateagehizehaz_leihoa

ik_jarduerakzehaztu Jarduerak garatu

Unitate bakoitzari jarduera batzuk dagozkio. Jarduera horien planifikazioa kudeatzea irakaslearen lana izango da: defektuz, Inikak aurreko pantailako “Saio kop.” eremuan ezarrita dauden saio kopuru bakoitzeko jarduera bat sortuko du. Adibidez, “Sofistak” unitatearentzako 5 saio aurreikusi badira, defektuz, sistemak hauentzako 5 jarduera sortuko ditu. Dena den, pantaila honek eskaintzen dituen eragiketa desberdinen bitartez (gehitu, ezabatu, editatu) jardueren plangintza gure beharretara egokitu dezakegu (kasu honetan, saio kopuru handiagoko jarduera gutxiagotara murriztuz).

ik_jarduerak_garatu

Jarduerak kudeatzeko, ondorengo eremuak beteko ditugu:

  • Ordena: Jardueren ordena.
  • Jarduera: Ekintzaren izenburu/izena.
    •  Aurreikuspena: Ezarri diren jarduerak burutzeko aurreikusita dauden aktibitateen deskribapena
  • Saio kopurua: Jarduera bakoitzari dagokion saio kopurua.

 

ik_unitateagehi Jarduera gehitu Unitateari jarduera berri bat gehitzeko.
ik_unitatedeskr Jarduera zehaztu Jardueraren aurkezpena.
Jarduera ezabatu Unitate bat zerrendatik ezabatzeko, dagokion “ezabatu” zutabeko zelda aktibatu eta aukeratutakoak_ezabatu botoia klikatuko dugu.

 

ik_unitatedeskr Jarduera garatu

Botoi hau klikatzean, leiho berri bat irekiko da. Bertan eskatzen diren datuak zehaztuko ditugu:

  • Saio kopurua: Jarduera gauzatzeko aurreikusitako saio kopurua.
  • Ebaluaketa: Jarduera zein ebaluaketari dagokion.
  • Unitatea: Jardueraren izenburua.
  • Edukia: Unitatearen aurkezpena edo deskribapena txertatzeko eremua.

ik_jardueraeguneratu

  • Zereginak: erlaitz honetan, jarduera aukeratutako jarduerari dagozkion ataza desberdinak zerrendatuko ditugu.

Datuak gordetzeko, “Gorde” botoia klikatuko dugu.