Pantaila honetan, Inikaren funtzional desberdinen portaera definituko duten parametroak zehaztuko ditugu. Bi erlaitzetan banatuta dago:
- Akademikoa: ikasketekin erlazionatutako (noten, hutsegiteen, etab.) erabakiak zehazteko.
- Orokorra: bestelako gaien inguruko erabakiak zehazteko (mezularitza-sistema, etab).
AKADEMIKOA
Pantaila hau, azpi-atal desberdinetan banatuta dago. Bakoitza funtzionalitate desberdin bati dagokio eta bertan, funtzionalitate hori definituko duten ezaugarri desberdinak zehaztu beharko ditugu:
NOTAK |
- Tutoreak notak alda ditzake:
Tutoreei irakasle espezifikoek sartutako notak aldatzeko baimena emateko.
Tutoreei irakasle espezifikoek sartutako notak aldatzeko baimenik ez emateko.
- Kalifikazio partzialak. Testu librea.
Kalifikazio partzialen pantailan, teklatu bidez sarturiko balioen arabera gauzatuko da balorazioa.
Zentruak aurrez definituriko kalifikazioak aukeratu beharko ditugu bistaratuko den desplegablean.
- Talde birtualak. Ikasleak izen-abizenen arabera ordenatu.
Inikako talde birtual guztietan ikasleak alfabetikoki ordenatuko dira izen-abizenen arabera.
Inikako talde birtual guztietan ikasleak talde naturalaren arabera lehenik, eta izen-abizenen arabera ondoren ordenatuko dira.
|
HUTSEGITEAK |
- Ondoren adierazitako data baino lehenagoko hutsegiterik ezingo da gehitu. Hutsegiteen nolabaiteko kontrola bermatzeko eremua. Bertan adierazitako datakoak baino hutsegite “zaharragoak” sartzea ekidingo da. Datu hau periodikoki aldatuz gero, hutsegiteak sartzeko epea zehatz dezakegu.
- Irakasleak, bere hutsegiteak justifikatu ditzake.
Irakasleek baimena dute euren hutsegiteak justifikatzeko.
Irakasleek ez dute baimenik euren hutsegiteak justifikatzeko.
|
GURASO BILERAK |
Gure zentruan guraso-bileren inguruko protokolo bat baldin badaukagu, hemen zehaztuko da. Datu hauek “Jarraipena” ataleko “guraso-bilerak” atalean egongo dira ikusgai.
Horretarako, botoia klikatzean irekiko den leihoan idatziko ditugu aipatutako pautak:
Aldaketak gordetzeko “Gorde” botoia klikatuko dugu. |
ANOTAZIOAK |
- Irakasleek idazten dituzten anotazioak defektuz publikoak. Irakasleek ikasleen inguruko anotazioak idazten dituztenean, hauek tutoreak ikusi ahal izango dituen edo bere buruarentzat idatzitakoak diren zehaztu behar da (anotazio bakoitzari dagokion zelda aktibatuz/desaktibatuz). Parametro honen arabera:
Irakasleek idatzitako anotazioak, defektuz, tutoreentzat (eta datozen urteetako tutoreentzat) ikusgai egongo dira. Bakarren bat ikusgai egon ez dadin nahi izanez gero, dagokion zelda desaktibatu beharko genuke.
Irakasleek idatzitako anotazioak, defektuz, ez dira tutoreentzat (eta datozen urteetako tutoreentzat) ikusgai egongo. Bakarren bat ikusgai egotea nahi izanez gero, dagokion zelda aktibatu beharko genuke.
|
Eginiko aldaketak gordetzeko, botoia klikatuko dugu.
OROKORRA
SEGURTASUNA |
- Erabiltzaile bakoitzak bere DATU PERTSONALAK alda ditzake.
Erabiltzaile bakoitzak bere datu pertsonalak edita ditzake haserako orriko “ALDATU DATUAK” loturan klikatuz.
Erabiltzaileak datu pertsonaletan aldaketak egiteko baimenik ez du. (Hala nahi izanez gero, administrariari kontsultatu).
- Erabiltzaile bakoitzak bere PASAHITZA alda dezake.
Erabiltzaile bakoitzak bere datu pasahitza edita dezake haserako orriko “ALDATU DATUAK” loturan klikatuz.
Erabiltzaileak pasahitza aldatzeko baimenik ez du. (Hala nahi izanez gero, administrariari kontsultatu).
- Tutoreek euren ikasleen datu-pertsonalak alda ditzakete.
Tutoreek euren ikasleen datu pertsonalak edita ditzakete (Menuko “Jarraipena” ataleko “Nire ikasleak” azpi-ataletik)..
Tutoreek euren ikasleen datu pertsonaletan aldaketak egiteko baimenik ez dute. (Hala nahi izanez gero, administrariari kontsultatu).
|
MEZULARITZA |
- Gurasoek euren seme-alaben irakasleei mezuak bidal diezazkiekete?
Gurasoek euren seme-alaben edozein irakasleri mezuak bidaltzeko aukera dute.
Gurasoek ez dute euren seme-alaben irakasleei mezuak bidaltzeko aukerarik. Hala nahi izatekotan, tutorearen bitartez kontaktatu beharko lukete.
|
BALIABIDE ERRESERBAK |
- Irakasleek data tarte baterako erreserbak egin ditzakete.
Irakasleek erreserba masiboak egiteko baimena dute: zehaztutako data tarte oso baterako erreserbak egin ditzakete.
Irakasleek ez dute erreserba masiboak egiteko baimenik: saio bakarrerako erreserbak bakarrik gauza ditzakete.
|
Post Views:
182