Partzialei dagokienez, azken ebaluazioak badu berezitasun bat.
“Ebal” eremuan “Azkena” aukeratzean, “Ebaluazioen zatiketa ikusi” zelda aktibatuz gero, kalifikazio partzialen ikuspegia aldatu egingo da: ebaluazio bakoitzeko notak eta hauen batazbestekoa bistaratuko dira.
Ikuspegi honekin lan egiteko, ordea, irakasle bakoitzak aurrez zehaztu beharko du (maila, talde eta gai bakoitzeko) ebaluazio bakoitzean zein kalifikazio motarekin lan egingo duen.
Horretarako, “Ebaluazioen zatiketa ikusi” zelda aktibatzean bistaratuko den leihoko aukerak zehaztuko ditu:
Batazbesteko haztatua |
Sistemak, defektuz, 3 ebaluaketetako kalifikazioak batu eta /3 eginez kalkulatzen du batazbestekoa. Hau da, ebaluazio bakoitzari pisu bera emanaz. Aukera honen bitartez, ebaluazio bakoitzari pisu desberdin bat eman diezaiokegu (ebaluazioari dagokion “pisua” eremuan) eta batazbestekoa honen arabera kalkulatuko da. |
Batazbestekoa beherantz borobiltzea | Zelda hau aktibatuz gero, behin batazbestekoa kalkulatu ostean, hau kalifikazio orokorrera pasatzerakoan balio hamartar guztiak behera borobilduko dira. |
Batazbestekoa konfiguratu |
Eremu honetan adieraziko da batazbestekoa kalkulatzeko zein motatako kalifikazioak erabiliko diren:
|