Notak kontsultatu nahiz sartu eta editatzeko, menuko “NOTAK” > “ OROKORRA: GAIKO” aukera erabiliko dugu.
“MAILA – GAIA” eremuan kalifikatu nahi den ikasgaia zehaztean, gai horretako ikasleen zerrenda bistaratuko da. “Ebal.” eremuan, defektuz, sistemak gauden ebaluaketa zehaztuko du (datua aldagarria izanik).

Pantaila honek ondoko aukerak eskaintzen ditu:
Zehaztutako taldeko ikasle bakoitzaren izena eta talde naturala
Nota
|
Adierazitako ikaslearen ikasgaiko nota orokorra. Hau zehazteko desplegablean aukeratuko dugu dagokion kalifikazioa. |
Errek.
|
Adierazitako ikaslearen ikasgaiko errekuperazioko nota. Zehazteko desplegablean aukeratuko dugu dagokion kalifikazioa. |
Kontzeptuak
|
Zenbait kasutan, eta beti zentruak hala erabakita, “Nota” zutabeaz gain, beste batzuk aurkituko ditzakegu. Kontzeptuak dira hauek: “Prozedura”, “Kontzeptuak”, “Jarrera”… esaterako. (Batxilergoan, “Nota” eta “Errekuperazio-nota” zutabeak bakarrik agertzen dira). |
Oharrak
|
Ohar aurredefinituak esleitzeko aukera. Inikan aurrez definitu behar dira. |
Oharra |
Ikasgaiko oharra. Testu librea. |
Ikasleari oharra
|
Ikasleari dagokion ebaluaketako ohar orokorra. Tutoreak bakarrik du ohar hau idazteko aukera. |
 |
Edozein aldaketa gordetzeko “Gorde” botoia klikatuko dugu. |
Pantailaren azpiko eremuan, aukeratutako ikasgai eta taldearen inguruko hainbat estatistika ikusi ahalko ditugu. Estatistiken eremuko lehen lerroan, ikasgaiko suspentso, gaindituen eta notarik gabeko ikasleen ehunekoak ikus daitezke. Bigarren lerroan, berriz, kontzeptu ezberdinei eman zaien ehunekoen araberako estatistikak ageri dira. Ehuneko hauek aldez aurretik Inikan zehaztu behar dira.
Post Views:
123