Aukera hau Zikloetako ikasgai edo arlo bat helburuka kalifikatzeko erabiltzen da. “NOTAK”> “ZIKLOAK” > “HELBURUKA GAIKO” aukerara sartzean, ondoko pantailara iritsiko gara:
Hemen, “MAILA – GAIA” eta “IKASLEA” eremuak zehaztuko ditugu; “Ebal.” eremuan, defektuz, gauden ebaluaketa agertuko da. Dena den, datu hau aldagarria da. Behin zehaztapen hauek egindakoan agertuko den pantailak egitura hau izango du: bi lerro mota ikus ditzakegu, grisak batzuk, zuriak besteak. Gris kolorekoak, “Helburuak” dira; zuriak, berriz, esaldiak. Helburuak (grisak), esaldiak (zuriak) multzokatzeko erabiltzen dira. Soilik administrariari dagokio sailkapen hau zehaztea eta irakasleak ezingo ditu helburuak aldatu: kalifikatu bakarrik.
Jarraian, pantailan aurkituko ditugun datuak eta funtzionalitateak deskribatuko dira.
Pantailan honako datuak bistaratzen dira:
Nota (orokorra) | Pantailako goiko eremuan dago. Ikaslearen gaiko nota orokorra zehazteko eremua. |
Errekuperaketako nota (orokorra) | Pantailako goiko eremuan dago. Ikaslearen gaiko errekuperaketako nota orokorra zehazteko eremua. |
Helburua | Goiburuko griseko “Esaldiak” zutabean zehazten da helburua. |
Gakoa | Lehen zutabea. Helburuaren identifikatzailea. Inikan zehaztua. |
Nota | Helburua bera kalifikatzeko “Nota” zutabeko desplegabletik aukeratu. |
Errekuperaketa | Helburuaren errekuperaketa kalifikatzeko “Errek” zutabeko desplegabletik aukeratu. |
Esaldia | Helburu bakoitzaren barruko erregistro (zuri kolorekoak). |
Gakoa | Lehen zutabea. Esaldiaren identifikatzailea. Inikan zehaztua. |
Nota | Esaldiaren kalifikazioa. “Nota” zutabeko desplegabletik aukeratu. |
Errekuperaketa | Esaldiaren errekuperaketako kalifikazioa. “Errek” zutabeko desplegabletik aukeratu. |
Oharra | Gaiko oharra idazteko eremua. |
Atal honek eskaintzen dituen aukerak ondokoak dira: