Kasu honetan, berriz, -ondoko irudian ikusten den moduan- helburuetan ez dago aurredefinitutako esaldirik, guk geuk zehaztu behar ditugu ikasle bakoitzari dagozkionak.
Horretarako, helburuen goiburukoaren ondoan dagoen
ikonoan klikatuko dugu.
Jarraian agertzen den pantailako zerrendatik aukeratuko ditugu zehaztutako ikasleari helburu bakoitzean dagozkion esaldiak. Horretarako, esaldiaren ezkerraldean dagoen zeldatxoa aktibatuko dugu eta aukeraketa gordetzeko
botoia klikatu.
Behin esaldi guztiak aukeratutakoan, helburuen zerrendan bistaratuko dira. Nahi izatekotan, kalifikatzeko aukera daukagu “Nota” zutabean dagokion kalifikazioa esleituz:
Kalifikazioak gordetzeko
botoia klikatuko dugu.
Kalifikazioak ezabatzeko, berriz, itemari dagokion zelda desaktibatu eta
botoia klikatu.


