IKUSPEGI OROKORRA

Erlaitz honetan, eremu griseko “Noiztik” eta “Nora” eremuetan zehaztutako data-tartean izandako hutsegiteen informazio xehetua bistaratzen da. Defektuz, “Noiztik” eremuan gauden ebaluazio haserako data bistaratuko du; “Nora” eremuan gaurko data. (Gogoratu kontrakorik adierazi ezean “Kudeaketa” erlaitzean adierazitako talde eta gaiko ikasleekin jarraituko dugula lanean).

irakaslepr

Aipatutako datuak zehaztu ostean, adierazitako taldeko ikasleen zerrenda bistaratuko da. Ikasle bakoitzeko, ondoko informazioa jasoko da:

irakaslepr

 Hutsegiteak Data-tarte horretan ikasleak izandako hutsegite-mota bakoitzaren kopurua (mota hauek Inikan definitzen dira).
Arau-hausteak Data tarte horretan ikasleak izandako arau-hauste kopurua: desegokiak, aurkakoak eta larriak.
Jarrera Data-tarte horretan ikasleak izandako jarrera-mota bakoitzaren kopurua (mota hauek Inikan definitu eta “Jarraipena” atalean kudeatzen dira).
Etxeko-lanak Data-tarte horretan ikasleak izandako etxeko-lanen inguruko jarrera-mota bakoitzaren kopurua (mota hauek Inikan definitu eta “Jarraipena” atalean kudeatzen dira).

 

Kontutan izan, pantaila honek aipatutako informazioa bistaratzen duela, ez du editatzeko aukerarik ematen.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude