Behin konfigurazio eta aurreprestaketa lan horiek egindakoan, eguneroko kudeaketa gauzatzeko prest dago aplikazioa.
Irakasle bati dagozkion eguneroko kudeaketa-lan hauek “Kuadernoa” > “Astekoa agenda” atalaren bitartez eramango dira aurrera. Dena den, eInikako sarrerako pantailan “asteko agenda”rako lasterbidea aurki dezakegu “Eguneko Jarraipena” atalean:
Kudeaketa-lan hauek, ondokoak izan daitezke, besteak beste: edukien planifikazioa eta errealitatean emandakoa kudeatzea, hutsegiteak sartzea, etab.
Pantaila honetan, irakaslearen asteko ordutegia bistaratzen da, non erregistratutako saio desberdinak bistaratzen diren: Zeregin lektiboak, zaintzak, bilerak, etab…
Pantaila bi erlaitzetan banatuta dago: “Astekoa” eta “Ikasgaiena”. Erlaitz hauetan, datuak bistaratzeko modua da aldatzen dena:
- Astekoa: aste bateko ikasgaien ordutegia bistaratzen da.
- Ikasgaiena: ikasgai baten asteko ordutegia.
Jarraian azalduko dugu erlaitz bakoitzaren funtzionamendua: