Botoi honetan klikatuz gero, sesioaren xehetasunak bistaratuko dira.
Datuak atalean, unitatearen izena eta jarduerez aparte, burutzeko egin den aurreikuspena bistara daiteke. Halaber, adieraz dezakegu edukia eman den ala ez, jarduerak burutzeko IKT-ak erabili diren edo unitatea amaitutzat ematen del ala ez. Aurreikuspenari dagokionez, “Nola joan da?” eremuan sesioaren garapena baloratzeko lekua daukagu; eremu honetara aurreikuspena kopiatu nahi izanez gero, ondorengo botoia klikatuko dugu.
“Unitatea amaitutzat eman nahi duzu?” eremuari dagokion zeldatxoak arreta berezi bat merezi du. Zeldatxo hori aktibatutakoan, izenak berak adierazten duen bezala, unitatea amaitutzat emango da. Aurreikusitako jarduera guztiak egin gabe duen unitatea amaitutzat ematea nahi izanez gero, zeldatxo hori aktibatutakoan sistema berak egokituko du gainerako programazioa egutegira, aurreikusitako unitateak/jarduerak dagozkion sesioetara mugituz. Zeldatxo hori aktibatuko ez bagenu, aurreikusita zeuden jarduerak eta benetan emango ez direnak “eman gabekoak” bezala bistaratuko dira, beraz indikatzaile bat bistaratuko da jarduera batzuk eman gabe daudela esanez.