Erlaitz honetan erregistratuko ditugu baliabide guztiak. Modu berean definituta geldituko dira baliabide hauen eta dagozkien taldeen arteko erlazioak.
Ondokoak dira pantaila honetan gauzatu daitezkeen eragiketak:
BALIABIDE BERRI BAT GEHITU
Zerrendan baliabide bat gehitzeko, ondoko eremuak beteko ditugu:
- “Baliabidearen izena euskaraz”: baliabidea (euskaraz).
- “Baliabidearen izena erdaraz”: baliabidea (gazteleraz).
- “Erreferentzia”: identifikadore zenbakia.
- “Gordeta dagoen lekua”: fisikoki non dagoen gordeta.
- “Multzoa”: baliabideari dagokion taldea.
Baliabide bat erregistratzeko, botoia klikatuko dugu.
BALIABIDEA EDITATU
Baliabidearen edozein datu editatzeko, zerrendako eremu horretako edukia aldatu eta botoia klikatuko dugu.
BALIABIDEAK EZABATU
Baliabide bat zerrendatik ezabatzeko, dagokion “Ezabatu” zutabeko zelda aktibatu eta botoia klikatuko dugu.