Atal honen bidez, ikasgaiei dagozkien programazioak sartuko ditugu.
Horretarako, “Programazioa” eremuan adieraziko dugu ikasgaia zein multzotatik aukeratuko dugun:
- Gaika: “Gaika” zehaztuz gero, “Maila-gaia” eremuan irakasle bezela esleituta ditugun ikasgaiak bistaratuko dira.
- Mintegika: “Mintegika” zehaztuz gero, “Maila-gaia” eremuan dagokigun mintegiko ikasgai guztien zerrenda bistaratuko da.
Behin multzoa zehaztutakoan, “Maila-gaia” eremuan adieraziko dugu zein ikasgairen programazioa zehaztuko dugun. Aukeraketa egindakoan, gai horri esleitu dizkiogun programazio desberdinak bistaratuko dira.
Pantaila honek programazioen inguruko ondoko aukerak eskaintzen ditu:
|
Aukeratutako gaiari dagokion programazio berri bat esleitzeko. Horretarako, bistaratuko den leihoan ondoko datuak zehaztuko ditugu:
Programazio mota |
Programazioa zerotik diseinatu nahi dugun ala eredu batetik hartuta.
- Berria: Programazioa zerotik hasteko.
- Txantiloitik: Aurreko urteetako programazioren bat oinarritzat hartzeko.
- Irakaslearena: Irakasle bati esleitutako programazioa oinarritzat hartzeko.
|
Azalpena |
Sartu behar dugun programazioaren deskribapen txiki bat, identifikazio moduan.
|
Ikasturtea (Nora) |
Sortzera goazen programazioari dagokion ikasturtea. |
Ikasturtea (Nondik) |
Beste programazioren batean oinarritutako programazioa sortzera bagoaz (“Programazio mota” eremuan “Txantiloitik” nahiz “Irakaslearena” aukerak zehatuz gero), eredutzat zein ikasturtetako programazioa hartuko dugun zehaztuko dugu. |
Irakaslea |
(“Programazio mota” eremuan “Irakaslearena” aukeratuz gero), zein irakasleri dagokion programazioa zehaztuko dugu.
|
Erregistroa botoiaren bitartez gordeko dugu. |
|
Aukera honen bitartez programazioa PDF formatuan erantsi ahal izango da. |
|
Botoi honen bitartez, sartu dugun programazioa ze taldetan burutuko den adierazteko aukera daukagu.
Gerta liteke, talde bakoitzak programazio desberdin bat behar izatea (bai haseratik hala erabakita, bai ikasturtean zeharreko erritmoak errespetatzeko, etab). Hau honela, programazioari dagozkion taldeak esleituko dizkiogu, ondoren, bakoitzari dagokion jarraipena gauzatu ahal izateko.
|
|
Funtzionalitate honen bitartez, programazioko edukiak denboralizatuko dira. Ondoko loturan zehaztapen gehiago: unitateen kudeaketa. |
|
Botoi honen bitartez, programazioaren inguruko hainbat funtzionalitate atzi ditzakegu. Ondokoak dira:
Programazioa zehaztu |
Ikasgaiaren inguruko informazioa, besteak beste: Helburuak, ebaluazio irizpideak, metodologia, baliabideak, ebaluazio tresnak, etab.
|
Memoria bete |
Ikasturte amaieran bete beharreko programazioaren memoriari dagokion inprimakia da.
Eskatutako eremuak bete eta aldaketak gordetzeko “Gorde” botoia klikatuko dugu.
|
Programazio “zaharra” |
Sarturiko datuekin osatutako programazio eredu zaharra pdf formatuan deskargatzeko. |
Gaur egungo programazioa |
Sarturiko datuekin osatutako programazio eredu berria pdf formatuan deskargatzeko. |
Memoria (dokumentua) |
Aukera honen bitartez, ikasgaiko memoria pdf formatuan deskargatuko da. |
Unitate eta jarduerak |
Aukera honen bitartez, zehaztutako unitateak eta haue dagozkien jarduerak jasotzen dituen dokumentua deskargatuko da. |
|
Post Views:
202