Atal honen bitartez, ikasleen inguruko informazio berezia jasotzeko aukera izango dugu. Menu nagusiko “Jarraipena” > “Berezia” > “Datu bereziak” atalean gauzatzen den kudeaketa ahalbidetzeko, aurrez, atal honetan (“Konfigurazioa” > “Orokorra” > “Jarraipen berezia”) hainbat konfigurazio-lan burutu beharko dugu.
Jarraipen berezi hau gauzatzeko, informazioa atal desberdinetan bana dezakegu, gai berari dagozkion item desberdinak multzokatuz. Horrela, adibidez, “Behar berezien” inguruko itemak kudeatuko ditugu alde batetik eta “Sendia”ren ingurukoak bestetik.