Atal honetan, sartzen garenean beheko pantaila agertuko zaigu eta bertan nahi dugun astea aukeratuko dugu “Aukeratu astea” eremuan eta lupari emango diogu.
Pantaila honetan, behin astea aukeratzen dugunean irakasleak aste horretan dituen zaintzak bistaratzen dira (zaintza hauek aurretik “Irakasle koadernoa” > “Ordutegia sartu” atalean zehaztuta daude). Goikaldean ageri diren 3 ikonoek, pantaila honen funtzionalitate bakoitzari erreferentzia egiten diete. Ondoren azalduko dugu bakoitza zertarako erabiltzen den.
Sinatu: “zaintza” ordua bete duzula adierazteko botoia da hau. Berau klikatzean, ondoko galdera bistaratuko da:
“OK” klikatuz gero, baieztatu egingo dugu.
Ez-etortzea hartu: Zaintzaren zeldan ikono hau ageri bada, zaintza hori burutu dezaketen irakasleen artean gaudela esan nahi du. Botoi horretan klikatzean, ondoko pantaila bistaratuko da:
Pantaila honetan bi eremu bereiz ditzakegu:
– Ez-etorriak: etorri ez den irakaslea eta Saioa zein talde (eta ikasgai)tan eman behar duen. Saio horretako edukia zehazteko aukera ere badago.
Etorri ez den irakasle horren zaintza hartzea nahiko bagenu “Hartu” zutabeko zeldatxoa aktibatu eta botoiari emango diogu. Kasu honetan, iada baieztatu dugu zaintza hori burutuko dugula.
– Zaintzako irakasleak: zaintza hori ordezkatzeko “libre” dauden irakasleen zerrenda.
Zaintza kudeatu: Zaintza orduren bat esleituta badaukagu, ikono hau agertuko da zaintza orduaren zeldan.
Bertan klik egitean irekiko den leihoan zaintza-orduaren nondik norakoak zehazteko aukera izango dugu: hutsegiteak erregistratu, saioa baloratu, edo esleipena desegin.
Pantaila honetan, goiko partean grisez agertzen da ordezkatu behar dugun irakasleari buruzko informazioa. Adibidez demagun 2. orduan ezin dugula etorri beraz, zaintza hau kendu egin beharko genuke beste irakasleren batek zaintza hori hartzeko aukera izan ahal izateko horretarako “Zaintza desegin” eremuko zeldatxoa aktibatuko genuke eta “Gorde” botoiari emango genioke. Hutsegiteren bat sartzea nahiko bagenu botoiari emango genioke eta hutsegiteen pantaila agertuko litzaiguke hor sartuko genituzke hutsegiteak eta gorde botoiari emango diogu. Azkenik zaintzan zerbait gertatu bada “Zaintzan gertatutakoa” eremuan idatziko genuke eta “gorde” botoiari eman.