Aurreprestaketa lanak uztartuz lortutako emaitza da pantaila hau: Administratzaileak egindako markoak eta egutegi lektiboa ezartzea; irakaslegoak ondoren egindako ordutegiaren txertaketa.
Asteko egutegiak ondoko itxura izango du: irakasle bakoitzari dagozkion aste guztiko ikasgaietako eta zaintzetako saioak bistaratuko dira, kolore desberdinez bereiztuta.
Sistemak, defektuz, gauden asteko ordutegia bistaratuko du. Dena den, goian eskubian dauden “<” eta “>” gezien bitartez, astez alda gaitezke.
Goiko irudian ikus daitekeen bezala, saioak kolore desberdinez bereizten dira:
Saio lektiboei dagokienez, zelda bakoitzean ondorengo informazioa adierazten da:
- Ordutegia: 08:50 – 09:40
- Gaia-Taldea: BATX 1A BIOLOGIA ETA GEOLOGIA
- Zaintza orduen kasuan, ordu horretan zaintzan egon zarela adierazteko lasterbidea daukagu: zeldan bertan klikatuz baiezta dezakegu.
- Zeldaren gainean sagua kokatzean, leiho berri batean adieraziko da bertan zein jarduera dauden esleituta (bakarren bat esleituta dagoen kasuan).
- Saio bat amaitutzat ematen dugunean, asteko agendan grisez agertuko da.
Ordutegiko saioekin egin daitezkeen eragiketa desberdinen bitartez gauzatzen dira irakasle baten eguneroko kudeaketa-lanak.
Kudeaketa gauzatzeko, saio bakoitzeko aukera desberdinak ditugu:
- Saio berrien txertaketa / Saioen ezabaketa.
- Saioen kudeaketa (planifikazioa / balorazioa).
Jarraian azalduko dugu aukera bakoitza: