Menuko aukera honen bitartez, irakasle bati baliabide bera denbora-tarte baterako erreserba diezaiokegu. Aukera hau administrariak bakarrik izango du. Horretarako ondoko eremuak beteko ditugu:
- Multzoak: baliabidea zein multzotakoa den.
- Baliabideak: erreserbatu nahi den baliabidea.
- Irakaslea: erreserba zein irakaslerentzat egin nahi den.
- Maila-gaia: erreserba zein maila eta gairako gauzatu nahi den.
- Asteko eguna: erreserba zein egunetarako gauzatu nahi den.
- Ordua: erreserba zein saiotarako gauzatu nahi den.
- Noiztik eta Nora: erreserba zein denbora-tartetarako gauzatu nahi den.